Irailaren 13an amaituko da Santiago Onaindia bekara lanak aurkezteko epea

Santiago Onaindia beka bi urtean behin antolatzen da euskal literaturaren alorrean ikerketa sustatzeko xedez eta Onaindia idazleari omenaldia egiteko. Amorebietako Udalak antolatzen du, Ametx erakunde autonomoaren bidez. Aurtengo deialdia zabalik dago, eta irailaren 13ra arte aurkez daitezke proiektuak, bakarka edo taldean. Jarraian bildu ditugu deialdiari buruzko xehetasun guztiak.

santooinadiabeka19

Hona hemen Santiago Onaindia ikerketa-bekaren 16. edizioaren oinarriak:

Izendagaiak 

Banaka nahiz taldean aurkeztutako proiektuak izan daitezke hautagai. Bigarren kasu ho- rretan, proiektuaren zuzendari-arduraduna izendatuko da, taldearen ordezkari izan dadin.

Beka emateko baldintzak bete ezean edo aurreko deialdiren bati dagokion lana amai- turik entregatu ez bada, eskabide horien arduradunak ez du izango hurrengo beka-deial- dietara aurkezterik, egoera argitu bitartean.

Lanak 

Originalak eta lehenago argitaratu gabeak izango dira. Euskal literaturaren alorreko ikerketa-lan hauek euskaraz aurkeztuko dira.

Iraupena 

Lana gauzatzeko epea, gehien jota, urtebetekoa izango da, esleitu eta onartzen de- netik zenbatzen hasita.

Zuzkidura 

Bekaren zuzkidura 12.000 eurokoa izango da.

Ordainketa 

Honela burutuko da ordainketa:

— %40 beka esleituta, bekadunak hura onartu ondoren.

— %30 sei hilabete igarota aurkeztu beharreko txostena aurkeztu eta Epaimahaiak onartu ondoren.

— %30 lan osoa aurkeztu eta Epaimahaiak onartu ondoren.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta epea 

Bekarako izena eman nahi dutenek dokumentazio hau bidaliko dute Ametx Erakunde Autonomoaren euskara zerbitzura:

a)  Bekadun izan nahi duenaren, edo taldea balitz, taldeko ordezkariaren Eskaera Orria (E007*).

* E007 dokumentua Zelaieta zentroan eskura daiteke, edo hemen

b)  Eskatzailearen, edo taldea balitz, taldeko kide guztien «Curriculum vitae»ak; ber- tan, egindako ikasketak, izandako lanbide-jarduerak, burututako ikerketak, lortu- tako sariak, argitaratutako lanak… azalduko dira.

c)  Egingo den lanari buruzko txostena, honakoak azalduz:

— Lanaren interesa.
— Luzera edo iraupena.

— Ikerketa-lanen epeak. — Erabiliko den metodologia. — Lan-zentroak. — Bitartekoak.

Dokumentazioa aurkezteko epea 2019ko irailaren 13an, 14:00etan amaituko da; ho- rretarako, hiru bide hauetakoren bat erabiliko da:

— Ametx erakunde autonomoaren erregistroan sarrera eman (Zelaieta Zentroa. Ze- laieta Parkea, z/g, 48340-Amorebieta-Etxano).

— Posta elektronikoz Ametx erakunde autonomoaren euskara zerbitzura bidali: ze- laieta@Ametx.eus. Dokumentuak PDF formatuan erantsiko dira.

— Postaz helarazi helbide honetara: Ametx erakunde autonomoa. Zelaieta Zentroa, Zelaieta parkea, z/g, 48340-Amorebieta-Etxano. Gutunazalean Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren 16.ediziorako dela adierazi behar da.

Egun berean postetxean utzitako proiektuak onartuko dira, baldin eta proiektua pos- ta ziurtatuz bidaltzen bada. Horrelakoetan, eskaerak kartazal irekian aurkeztu behar dira, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, eskaerei data eta zigilua jar diezazkien.

Bekadunen betebeharrak 

  1. a)  Bekadunak idatziz adieraziko du beka onartu duela, beka berari eman zaiola jakinarazten zaionean zenbatzen hasi eta egutegiko 15 egunen epean. Beka jasotzen duenak uko eginez gero, Epaimahaiak, egoki baderitzo, zerrendan hu- rrengo dagoenari eman ahal izango dio beka.
  2. b)  Beka eman dela jakinarazten denean zenbatzen hasi eta sei hilabeteko epean, lanaren garapenaren egoerari buruzko txostena aurkeztu beharko du.
  3. c)  Hala lanean nola ikertzaile-taldean aldaketaren bat egin ahal izateko, idatziz jaki- narazi beharko zaio aldez aurretik Epaimahaiari, eta Epaimahaiak erabakiko du aldaketa onartzen denentz.
  4. d)  Bekaren amaieran lan osoa aurkeztu beharko da idatziz eta euskarri informatikoan.
  5. e)  Ametx Erakunde Autonomoak egoki iritziz gero, bekadunak landutako edukiaren berri emango du jendaurreko ekitaldi batean.

Lanaren jabetza 

Lanaren jabea egilea izango da. Ametx Erakunde Autonomoak beretzat gordeko du ikerketa-lanaren argitalpen osoa edo zatikakoa egiteko lehenengo eskubidea. Horrela eginez gero, bekadunak uko egingo dio egile-eskubideak jasotzeari.

Ametx Erakunde Autonomoak eskubide hau erabili nahi badu (paper-formatuan zein euskarri informatikoan), jakinarazi egingo dio egileari; lana behin betiko jasotzen due- nean zenbatzen hasi eta sei hilabeteko epean, eta bi urteko epean argitaratu beharko du. Epe hori igarota, egileak askatasuna izango du lana berak argitaratzeko. Horrela eginez gero, jasotako bekaren aipamena egingo du argitalpenean.

Epaimahaia

— Ametx Erakunde Autonomoaren presidenteak izendatuko ditu epaimahaikideak, dagokion jakintza-arloko adituen artean.

— Dokumentazioa aurkezteko azken egunean zenbatzen hasi eta hiru hilabeteko epearen barruan jakinaraziko da nori eman zaion beka.

— Epaimahaiak beka inori ez ematea erabaki dezake, aurkeztutako lanek bere ustez beharrezko baldintzak eta garantiak betetzen ez badituzte.

— Bekarako proiektuak aurkezten dituzten eskatzaileek, eskatze hutsaz, uko egingo diete Epaimahaiaren ebazpenaren aurka egiteko mota guztietako egintzei.

Gorabeherak 

— Ametx Erakunde Autonomoak ebatziko ditu bekaren tramitazioan gertatzen diren gorabehera guztiak, eta horien ondoren ez da bestelako errekurtsorik izango. Era berean, Beka indarrik gabe utzi ahal izango du, baldin eta bekadunak adierazi zaizkion betebeharrak betetzen ez baditu.

— Bekadunak, lanak dirauen bitartean bekari uko egiten badio, eskubide guztiak gal- duko ditu, eta itzuli egin beharko ditu ordura arte jasotako diru-kopuruak.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.