Edu Zelaietari elkarrizketa Irakurrieranen

Edu Zelaieta elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan, Mundutik mundua: Arabako hitzontzi baten kronikak (Pamiela, 2019) liburuaren harira. (Argazkia: Diario de Noticias).

diario-noticias-de-ala-1365018_11805_1

Hemen entzun dezakezue elkarrizketa osorik:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

mundutik-mundua_txalaparta_eus

Sinopsia:

Orduan konturatu naiz Eduren testuak irakurri bitartean barruan sortu zaidan sentipen bat argitu didala alabak. Irakurketarekin barruan sortzen ari zitzaidan argazkia errebelatu egin du nahi gabe, berriz modan jarri diren Polaroid horietako batekin bezala. Zergatik iruditzen zaigu handia, zergatik maiuskulaz idatzi beharrekoa, gure egunerokotik urrun dagoena, azkenean ume baten eskuetan kabitzen bada? Eta zergatik deitzen diogu mundu txikia gure inguruan dagoenari, urrun dagoena baino askoz handiagoa ikusten badugu?

Bere mundutik idatzi du Eduk, munduaz. Eta idazleen eginbeharra hain zuzen hori dela gogorarazi digu; gertu izanagatik txiki deitzen diogun horren berri ematea dela, alegia, idazleak mundu handi eta unibertsalari buruz hitz egiteko duen modu eraginkor bakarra.

KARMELE JAIO

This entry was posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.