Patxi Zubizarretari elkarrizketa Irakurrieranen

Patxi Zubizarreta elkarrizketatu du Leire Palaciosek Julien Vinsonen hegaldia (Alberdania, 2019) liburuaren harira. (Argazkia: Berria).

patxi zubizarreta

Jarraian entzun dezakezue irratsaioa osorik:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

julien-vinsonen-hegaldia_txalaparta_eus

Sinopsia:

Munduan askok bezala, cool edo exotikoa –edo erotikoa– zitzaiolako, 2015ean Chiarak euskara ikasteari ekin zion Boloniako unibertsitateko Lingua e cultura baska departamentuan. Geroago, 2108an, lau asterako Hendaiara etorri zen, Euskal Herrira bere antzera etorritako euskalariei buruzko lan bat egitera. Julien Vinson (1843-1926) Chiarak zerrendan zuen izenetako bat zen: heterodoxoa, gorria, darwinista, euskararen heriotzaren iragarlea; ausarta ere bazen eta parte hartu zuen, Baionan, 1875eko martxoaren 29an egin zuten globo hegaldian. Bidaia gorabeheratsua suertatu zen eta Iruñean izan zuen nola-halako akabera, hain zuzen ere hiriburua karlistek setiatua zuten garai nahasian. Globozaleak susmagarriak gertatu ziren iruindarren artean –Cabrera jeneral karlistaren bake mezularitzat jo zituzten–, eta Saturno aerostatoaren helburua bera ere zalantzazkoa iruditu zitzaion Chiarari. Hala bada, bere asmo akademiko eta sentimentalak kasik detektibeskoak bilakatu ziren, zenbaitetan bertigoa eragiteraino.

Julien Vinsonen hegaldia nobelak badu poesiatik –globo bat hegan poema bisual baten antzekoa da–, badu narratibatik eta historiatik –zein izan zen bidaiarien benetako helburua?–, badu folkloretik –denon baitan bizitza lokartu bat dago, besteak beste ipuin tradizionalen bitartez esna dezakeguna–, badu linguistikatik –hizkuntza bat ikasteak bi aldiz bizitzeko aukera eskaintzen du: beharbada horregaxetik izan ziren hain ugariak orduko bascologue edo euskalariak–. Simetrietan eta paralelismoetan aurrera, ipuinak eta garaiak txirikordatuz, hemen daukazu Saturno aerostatoa, zu igotzeko, goratzeko eta aireratzeko prest.

This entry was posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.