Beñat Sarasolarekin “Deklaratzekorik ez” mintzagai Irakurrieranen

Beñat Sarasola elkarrizketatu du Ibai Atutxak Irakurrieran saioan, Deklaratzekorik ez (Susa, 2019) liburuaren harira.

365 beñat sarasola

Jarraian entzun dezakezue irratsaioa osorik:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

deklaratzekorik ez

Sinopsia:

Puskatu ezin duen iraganaren zamarekin bizi da Beñat Sarasolaren lehenengo nobelako protagonista. Ez baita erraza iragana ahaztu nahi baina utzi ezin duenaren bizimodua. Militante politiko inplikatua izana gaztetan, inplikazio horren kontrakarrean bizi nahi du orain, 90etako mundu gatazkatsu harekiko destaina azalduz.

Udal liburutegian lan egiten du, lagun arteko giroa gordetzen du azaletik bada ere, gaitzak erasandako aitaren zaintzaz arduratu behar du, harreman afektibo korapilatuak ditu —bere bikoteak Madrilen egingo duen masterrak distantzia fisikoa dakarkio bestela ere arrakalatua dagoen harremanari—, eta gutxienik espero duenean atzera bere iraganera ainguratuko duen elementu apurtzailea izango da Poliziaren agerpena.

Ertz oso garratzeko protagonista dakarkigu Sarasolak Deklaratzekorik ez eleberrian, bere buruarekin eta inguruarekin bakean bizitzea lortzen ez duen pertsonaiaren bitartez egungo gizartearen erretratu bat eskainiz.

This entry was posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.