`Maite Maitea´ Maitasun Gutunen VIII. Lehiaketa antolatu du Sopelako Udalak

Aurkeztutako gutunak euskaraz edo erdaraz idatzita egon daitezke eta gaia librea izango da, beti ere maitasuna edo maitasun ezarekin erlazionaturik badago. Gutunek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte: gehienez ere bi orrialdeko luzera izango dute eta jatorrizko lanak izango dira edota ez dira egongo aldez aurretik argitaratuta edo sarituta. Gutunak aurkezteko epea otsailaren 6an amaituko da.

Interesa dutenek euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako nahi adina gutun aurkeztu ahal izango dituzte. Lehiaketarako lanak Kurtzio Kultur Etxean aurkeztu beharko dira eta lanak aurkezteko epea otsailaren 6an amaituko da. Epaimahaiaren erabakia otsailaren 14an ezagutaraziko da eta egun horretan bertan egingo da sari-banaketa Sopelako Kurtzio Kultur Etxean bertan. Argazkia aurreko edizio batean ateratakoa da. Hemen dituzue antolatzaileek aditzera eman dituzten oinarriak.

`Maite Maitea´ Maitasun Gutunen VIII. Lehiaketa
1. Aurkeztutako gutunak euskaraz edo erdaraz idatzita egon daitezke. Gaia librea izango da, beti ere maitasuna edo maitasun ezarekin erlazionaturik egongo da, eta
gutunak benetako edo asmatutako pertsona bati zuzenduta egon daitezke.
2. Lehiaketa bi kategorietan banatzen da:
Gazteen kategoria
a. 12 urtetik 15 urtera bitartean.
b. 16 urtetik 18 urtera bitartean.
Nagusien kategoria
a. 18 urtetik gora.
b. 60 urtetik gora.
3. Aurkezteko ezinbesteko baldintzak hurrengo hauek dira:
Gehienez ere bi orrialdeko luzera izango dute.
Jatorrizko lanak izango dira eta/edo ez dira egongo aldez aurretik iragarrita edo sarituta.
4. Interesatutakoek euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako nahi adina gutun aurkeztu ahal izango dute. Gutun bakoitzak izengoiti edo lelo ezberdin bat eraman beharko du.
Gutun-azalean kategoria agertu beharko da. Honen barruan beste gutun-azal bat sartu beharko da eta horren azalean izengoitia zehaztuko da, barruan idazlearen datuak aipatuz (izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa).
5. Gutunak Kurtzio Kultur Etxean, Mendieta 11 48.600 -Sopela- (astelehenetik ostiralera 11.00-14.00/16.00 – 20.00 larunbata eta igandeetan 09.00-14.00/17.00-20.00) aurkeztu beharko dira.
6. Lanak aurkezteko epea otsailaren 6an amaituko da.
7. Epaimahaiaren erabakia otsailaren 14an ezagutaraziko da eta apelaezina izango da. Sari-banaketa otsailaren 14an Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan. Saria eskuratzeko ezinbestekoa izango da sari-banaketa honetara etortzea.
8. Sariak.
Gazteen kategorian, ezusteko oparia adinaren arabera.
Nagusien kategorian, bi pertsonentzako Spa zirkuitua irabazleak data aukeratuko duelarik.
9. Sopelako Udalaren kultura sailak lehiaketan parte hartzen duten gutunak gordeko ditu, argitalpenen batean argitaratzeko eskubidea izanik.
10. Epaimahaiak sariak hutsik adierazi ahal izango ditu.
11. Lehiaketan parte hartzeak arau hauen onespena suposatzen du.
This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>