Irailaren 26a bitarte aurkez daitezke X. Poltsiko Antzerki Sorkuntza sarirako proiektuak

Udaren hasieran aurkeztu zuten deialdia, eta oraindik bada proiektuak aurkezteko tarterik: irailaren 26a bitarte dago zabalik X. Poltsiko Antzerki Sarira proiektuak aurkezteko epea. Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko X. proiektu deialdia jarri dute martxan Donostia Kulturak eta EHAZE-Antzerkizale elkarteak. Bi diru-laguntza emango dira: irabazleak 4.000 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 3.200 euro. (Argazkian iazko irabazleetako bat: Intujai Teatro).

ama alu lur

Honatx deialdiaren aurkezpenak dioena:

“Poltsiko Antzerkian, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izan ohi da. Errealitate hori ikusita, alor horretan euskarazko sorkuntzak bultzatzea da ekimen honen lehen helburu nagusia.

Bestalde, kulturaren balio katearen barruan (trebakuntza; sorkuntza; ekoizpena eta hedapena zein ikustaldia) orokorrean sorkuntza eta ekoizpenak dira kultur erakundeetan gutxien jorratzen diren arloak. Gauzak honela, kultur balio katearen ibilbide guztia jorratzea da bigarren helburu nagusia.

Kontuan hartzekoa da era berean, aurrekoetan bezala, orain aurkezten dugun hamargarren deialdi honen xedea ez dela diru-laguntza soila, koprodukzioa baizik. Izan ere, aukeratutako bi proiektuen sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain, bederatzigarren deialdi honetan ere landutako obren estreinaldia egingo da Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren programazioaren barruan (2020ko urtarrila-otsaila). Hain zuzen ere aukeratutako bi antzezlanetako bakoitzak 4 emanaldi egingo ditu hiriko hainbat tabernatan.

poltsiko antzerki

HAUTAGAIAK

Proiektu deialdia antzezle, antzerki talde eta elkarte artistiko guztiei zuzenduta dago.

SAIL ARTISTIKOA

Poltsiko Antzerkia, hau da, tabernetan egin daitekeen antzerkia.

DIRULAGUNTZA ETA BALDINTZAK

Donostia Kulturak bi dirulaguntza eskainiko ditu epaimahaiak hautatutako bi obren sorkuntza eta ekoizpenerako; irabazleak 4000 euroko dirulaguntza jasoko du eta bigarrenak 3200 eurokoa.Honez gain, hautatutako obrak lantzeko, kultur etxeetako espazioak eskuragarri egongo dira abenduan zehar.Obren lau ikustaldi egingo dira Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan; Donostia Kulturak hartuko ditu beregain ekoizpen gastuak.

HAUTAKETA IRIZPIDEAK

● Egitasmo artistikoaren originaltasuna.

● Proiektu-txostenaren zorroztasuna eta euskara maila.

● Taberna formatu ezberdinei egokitzeko ahalmena.

EGUTEGIA

● Hautagaitza deialdiaren hasiera: 2019ko uztailaren 1a.

● Hautagaitza aurkezteko azken eguna: 2019ko irailaren 26a.

● Proiektuen aukeraketa: 2019ko urriaren 14a.

● Ikustaldia: 2020ko urtarrilaren 30etik otsailaren 16ra arte (Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barne).

HAUTAGAITZA TXOSTENAREN EDUKIA

● Proiektuaren aurkezpen zehatza.

● Aurrez egindako lanen eta proiektuen aurkezpena (CVak…).

BETE BEHARREKO ESKABIDEA

Ikus HEMEN.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.