Beilegietan

 

I

esan nahi dut
esanahirik gabeko
esaldi askoren

 

alde
nagoela

 

zaldiak eurak
eta euria

 

egon gabe ere
geldo

 

gora
gora
noala

 

 

II

aldiro
birsortzen bainaiz

 

nahiz eta inoren
esperoan

 

inor
norbait
den heinean

 

 

III

entzun
ostera

 

antzua dela
sinestea

 

garai hauetan
garai horietan

 

beilegietan
alegia

 

 

IV

zeri begira zauden
jakin nahi nuke

 

jakin nahi nuke
intentziorik duzun

 

edo zu ere
nire antzera
astiro

 

gora
gora
zoazen

 

https://sitsek.blogspot.com/ 

This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.