Elena Odriozola ilustratzailearen lana ezagutzeko aukera paregabea

Artista donostiarraren erakusketa paratu dute Zarautzen

Jakin gabe izanik ere, seguru maiz egin duzula topo Elena Odriozolaren ilustrazioren batekin. Are gehiago, deskuidoan, etxean izango duzu bere margoren bat bere ilustrazioren bat, liburu batean jasoa. Izan ere, donostiar artista honen lanak idazle askoren liburuetan daude. Besteak beste, Mariasun Landa, Jesus Mari Olaizola Txiliku, Gari Berasaluze, Patxi Zubizarreta, Juan Kruz Igerabide, Itziar Zubizarreta, Joxan Ormazabal, Ana Urkiza edota Jordi Serra i Fabrarekin egin du lan. Eta ia beti, haur eta gazte literatura arloko liburuetan. Egun hauetan, Elena Odriozolaren erakusketa bat dago martxan Zarautzen, Sanz Enea Kultur Etxean.


Elena Odriozolak (Donostia, 1967) arte eta dekorazio ikasketak egin zituen. Publizitate arloan aritu zen zortzi urtez, maketatzaile eta zuzendari artistiko lanetan. 1998an, ordea, publizitatea utzi eta ilustratzaile lanetan hasi zen buru-belarri. Geroztik, liburu asko edertu ditu bere ilustrazioekin eta, lan horri esker, hainbat sari jaso ditu.
2006an Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen haur eta gazteentzako ilustrazioen saria irabazi zuen, Carmen Gil Martinez idazlearen La princesa que bostezaba a todas horas liburuarekin.
2009an Euskadi Saria irabazi zuen Julio Cortazarren Aplastamiento de las gotas libururako egindako marrazkiekin.
Eta 2010ean, CJ Picture Book Award for new publications 2010 sari jaso zuen CJ Culture Foundation delakoaren eskutik.

Arratsaldez zabalik
Urtarrilaren erdialdean zabaldu zen ilustratzaile honen erakusketa Sanz Enean, eta martxoaren 18ra arte egongo da zabalik. Egunero bisitatu daiteke, honako ordutegian: arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.


Erakusketa martxoaren 18ra arte egongo da zabalik.


Erakusketa: Elena Odriozola, ilustrazioak.?
Lekua: Sanz Enea kultur etxea, Zarautz.?
Datak: urtarrilaren 17tik martxoaren 18ra.?
Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara, egunero.
?Antolatzailea: Zarauzko Udala, Kultura Saila.

Euskal Telebistako Orain saioak Elena Odriozolari eskainitako atala ikus daiteke erantsi dugun bideo honetan.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>