Gaur eta bihar, Ansible Fest, zientzia-fikzio feministari buruzko jaialdia

Gaur eta bihar, zientzia-fizkio feministari buruzko jaialdia antolatu dute Bilbon: Ansible Fest. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte: mahai-inguruak, hitzaldiak… Euskarazko ekitaldien berri bildu dugu albiste honetan.

4601748

Zientzia-fikzio feministaren harira espainiar estatuan antolatu den lehen jaialdia da Ansible Fest. Iaz antolatu zuten estreinako aldiz, Bilbon, eta aurten hiri horretan bertan egingo dute bigarrenez. Programazio oparoa osatu dute, eta, tartean izango dira euskal idazleak ere. Jarraian bildu dugu euskarazko ekitaldiei buruzko informazioa. Egitarau osoa, berriz, hementxe aurkituko duzue.


 

GAUR, HILAK 6

MAHAI-INGURUA: Ursula K. Le Guin: solasaldi bat.

Ana Isabel Morales, Iban Zaldua, Arrate Hidalgo

Lekua: 2.4 aretoa

Ordua: 17:30-18:30


 

TAILERRA: Zientzia fikzio feministazko liburuen komiki tailerra.

Garazi Albizua, Irati F.G.

Lekua: Ilustrazio aretoa

Ordua: 18:30-20:30


 

ZIENTZIA-FIKZIO BERTSO SAIOA “Maitasun istorio interestelarra”.

Danele Sarriugarte (gai-jartzailea), Uxue Alberdi, Eli Pagola, Oihana Bartra, Miren Artetxe

Lekua: Xake espazioa

Ordua: 21:00-23:00


BIHAR, HILAK 7

IRAKURKETA + MUSIKA ZUZENEAN “Buztinezko Etorkizuna”.

Itxaro Borda, Ibon Rodriguez

Lekua: Art House Zinema

Ordua: 16:00-17:00

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.