Beatriz Chivitek Mugi/atu poesia liburua aurkeztuko du Pamiela argitaletxearen eskutik.
I.
Zuhaitzaren adarrak
muga gurutzatzen du
nongoak dira aranak?
II.
Plataformaren gainean
ezezaguna den guztia
zabal-zabalik dago gure aurrean.
III.
Marra bat zeharkatu
eta bapatean
aske zara
haurren jolasetan bezala.