Ruben Sanchez Bakaikoak “Hondarrak” lehen nobela publikatu du

Urte luzez mugimendu sozialei loturik ezagutu dugu, mikrofonoak astintzen Hala Bedi-ko uhinetan, bertsotan eta musika munduan. Oraingo honetan eleberri batekin egin du jauzi plazara, Hondarrak, Txalaparta argitaletxearen eskutik. (Argazkian: pasa den astean Gasteizen egindako aurkezpena).

ruben sanchez

Honatx liburuaren sinopsiak dioena:

Etakide izateagatik atxilotzen dutenetik, espetxe batetik bestera daramate Tupa. Itzalean, familiaren istorioak biltzeari ekiten dio gatibu gazteak, eta horrela agertzen zaizkigu, beren ahotsean, Pilar eta Julia, hiru belaunaldiren kontaketa osatzeko. Kartzelako pasadizoak eta gorabeherak Uxue herriko egunerokoarekin nahastuko zaizkigu, 80ko eta 90eko hamarkadak Gerra Zibilaren hondarrekin, Nafarroako hegoaldea Arabako hiriburuarekin. Eta herri bat husten ikusiko dugu, pertsona bat kartzelan zahartzen, ametsak aldatzen eta behin hartutako erabakien ondorioekin bizitzen. Ruben Sanchez Bakaikoaren lehen eleberri honek, espetxe literatura esan dakiokeen azpigenero hori elikatzeaz gainera, gatazkak eta gatazkek ezaugarritutako herri baten kontaketa bizia egiten du.

hondarrak_txalaparta_eus

Egileari buruz: Ruben Sanchez Bakaikoa (Zaragoza, 1975)

Zaragozan jaio zen, gurasoak hara lanera joanda, eta txikitatik bizi da Gasteizen. Euskara gaztaroan ikasi zuen; lehenik Enpresa ikasketak eta gero Euskal Filologia egin zituen. Hainbat lanbidetan jardun da, baita euskara irakasle ere. Azken urteotan bertso munduan eta herri mugimenduan murgilduta ibili da. Idatzizkoan, Araba, bertso histori ezberdin bat (Arabera 2006) lan korala osatu du enkarguz. Hau du lehen eleberria.

Gaur egun, Konpost taldean dihardu Bingen Mendizabal, Jon Aranburu eta Txerra Bolinagarekin batera.

ruben sanchez tx

Aurkezpen honen uberan:

-Txalaparta aldizkarian elkarrizketan.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.