Fito Rodriguezen poemak, Booktegin

Fito Rodriguezen poema-sorta bat argitaratu du Booktegik: Hain zara eder. Booktegiren orrialdean bertan dago lana eskura, hainbat formatutan. Andoni Tolosaren hitzaurrea dakar liburuak.

-cover.php

Proiektua abiatuz geroztik, Booktegik askotariko autoreak eta literatur lanak ekarri eta zabaldu ditu. Oraingoan, poema liburu bat, Fito Rodriguezena: Hain zara eder. Musikarekin lotutako alea izanik, Andoni Tolosak egin dio hitzaurrea. Hala dio:

Zein zen Fitorekin zegoen tipo txiki ilezuria? Galdera egin du Egiako Kata tabernan, ustekabean, topatu zituenak. Inork ez daki oso ongi azaltzen, batzuek aipatu dute, adibidez, keinu bitxiak egiten zituela hitz egiterakoan, gorputza okertzen zuela, bizkarrak altxatu, gora begiratu… kantatzen arituko balitz bezala. Beste batzuek zehaztu dute, ez zuela oso itxura ona, bizarra egin gabea, begi handien tamaina bereko zuloak, aurpegia zimurrek ondo goldatua…


Lana, osorik, hemen irakurri dezakezue. Liburuaz gainera, autoreari egindako elkarrizketa ere argitaradute dute.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.