Hatsaren Poesia tailerra Iruñean, Juankar Lopez Mugartzaren eskutik

Poesia tailerra eskainiko dute Hatsa elkarteko kideek, Juankar Lopez Mugartzaren eskutik. Urriaren 26an izango da, egun osoko egitarau batekin.

WhatsApp Image 2019-10-01 at 06.19.48

Hauxe da Hatsako kideek helarazi diguten informazioa:

“Urriaren 26an, oraingoan Juankar Lopez Mugartzak gidatua, Hatsaren Poesia tailerraren edizio berri bat egingo da Iruñean.
Ekitaldia goizeko hamarretan hasiko da Gaztelu Enparantzaren kioskoan eta egun osoz luzatuko da. Parte-hartzea doakoa da. 17 euroren truke bazkarira joateko aukera dago.

Hemen duzue Hatsaren Poesia taldeak egun horretarako prestatu duen programa:

- Elgarretaratzea: 10:00etan Iruñeko Gaztelu Enparantzaren kioskoan.

- Goizeko Ibilbidea: 10:30 – 12:00ak arte.
Iruñeko kaleetan zehar ibilaldia MEDIALUNA parkeraino itzultzeko berriz GAZTELU PLAZARA.

- Idazteko unea: 12:15 – 13:15ak arte:
Gaztelu Plazako HEMINGWAY TXOKOAN ordu bateko atsedena olerkiak idazteko.

- BAZKARIA: 13:30 – 14:30:
Bazkaltzera gelditu nahiez gero, izena eman behar da URRIAREN 23a baino lehen gune elektroniko hauetako batean:

https://www.facebook.com/groups/378983999457152/

olerkibilduma@sfr.fr

hatsarenpoesia@gmail.com

Bazkariaren prezioa, 17 euro

– Arratsaldeko Ibilbidea: 14:30 – 16:30ak arte:
ARGA – RUNAko ibilbidea MAGDALENAKO ZUBIRAINO bertan idatzitako olerkiak errezitatzeko.

– Agur ekitaldia: 17:00etan Iruñeko Gaztelu Enparantzaren KIOSKOAN.

Juankar_Lopez-MugartzaJuankar Lopez Mugartza

This entry was posted in Agenda, Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.