Aintzane Usandizaga “Sinadurak” atalean: “Pentalogoa”

Aintzane Usandizagak bigarren testua ekarri digu sinadurak atalera: “Pentalogoa”.

aintzane usandizaga

ESADAZU GEZURRA

1. Biok baldin badakigu gezurra dela.
2. Bioi, gezurra dela jakinda ere, berdin bazaigu.
3. Biok gezurraren jakitun eta harekiko ezaxola izanda, bistakoa bada nola jokatu.
4. Biok dakigun gezur horrekiko ezaxola eta erreakzio egokiz, sabelean korapilorik gabe etxeratzen bagara.
5. Biok jakitun, ezaxola, jokaera egokiz eta korapiloz aske etxeratu eta sekula berriro horretaz hitz egiten ez badugu.

Aurreko bost puntuak betetzeko gai bazara, lasai esadazu gezurra.

This entry was posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.