Igande honetan hasiko da Oiartzungo antzerki-programazioa

Igande honetan hasi eta ekainera bitarte, euskarazko antzerki-emanaldiak eskainiko dituzte Oiartzunen hilean behin. Hilaren 20an, 7ak bat obra emango du Atx teatroak.

012658-000-7akbat029_txikia_HORIZONTALA

Igande honetan hasi eta ekainera bitarte, antzerki-programazioa antolatu dute Oiartzungo Udalak eta herriko antzerki elkarteak. Hilean behin, igandearekin, euskarazko antzezlanak ikusteko aukera izango da.

Igande honetan, “7ak bat: gaiztoetan gaizteonak” obra eskainiko du Atx teatroak. Datozen hilabeteetan, Beheko Larraine eta Kamikaz kolektiboen obra berriak ere izango dira ikusgai, besteak beste. Egitaraua ixteko, ekainean, emanaldiak eskainiko dituzte Oiartzungo antzerki-ikasle gazteek.

Hona hemen urte osoko egitaraua:


 

72169046_2543880419025024_7752545432479203328_n

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.