Yolanda Mosqueraren ilustrazioak ikusteko azken asteak

Yolanda Mosqueraren lanak ikusgai daude Ilustratzailearen Txokoan, Aieteko kultur etxean. Abenduaren 8ra arte ikus daiteke erakusketa.

l_aiete-ilust-yolanda-mosquera-2

Ilustratzailearen Txokoa programaren barruan, Yolanda Mosqueraren lanak biltzen dituen erakusketa zabaldu zuten irailaren 18an, Aieteko Kultur Etxean. Datorren hilean itxiko dute erakusketa, abenduaren 8an. Astelehenetan eta jaiegunetan izan ezik, egunero joan zaitezkete erakusketara. Astegunetan,  arratsaldez dago zabalik (16:00-20:30); larunbatetan, berriz, goizez eta arratsaldez (10:00-14:00 eta 16:00-20:30), eta igandetan, azkenik, goizez (10:00-14:00).

Arte Ederretan lizentziaduna da Mosquera (Amurrio, 1978), diseinu grafikoan espezializatua. 2008an, haurren album Ilustrazioko graduondokoa ikasi zuen Bartzelonako Diseinu eta Art eEskolan, eta album ilustratuen munduarekin liluratu geratu zen.

2011n, “Peru Abarka” álbum ilustratuen lehiaketa irabazi zuen, Beroki gorria liburuari esker. Huraxe izan zen bere lehen album ilustratua eta Euskadi Literatura Sarien Ilustrazio ataleko finalista izan zen.

2013aren amaieran Caballitos de Sal haurrentzako olerki liburuaren ilustrazioak argitaratu zituen eta hilabete batzuk geroago lan honekin Ohorezko Aipamena lortu zuen “Sharjah Book” azokan (Arabiar Emirerri Batuak).

2018an, Euskadi Literatura Saria jaso zuen, ilustrazio atalean, La pequeña Roque liburuaren ilustrazioei esker.

Mosqueraren lanari buruzko gehiago jakin nahi baduzue, hementxe daukazue bere webgunea eta bere bloga.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.