Joxemari Carrerek `Maitasunaren Arbola – Ipuin pre-erotikoak´ izeneko saioa eskainiko du Madrilen

Ostegun honetan arituko da Alcala de Henares hiriko La Corrala aretoan

Munduko kultura ezberdinetako mitologian zein ipuinetan sexu harremanen agerpena nola tratatua izan den aztertu du Joxemari Carrerek. Lehenengo jainkoen sortzetik, sexu pasadizo barregarrietara, ipuinez ipuin sexu harremanak nola ikusi izan diren azalduko du Oreretako ipuin kontalariak. Ostegunean Alcala de Henaresen, `Maitasunaren Arbola – Ipuin pre-erotikoak´ izeneko ipuin ikuskariaren bitartez.


Ostegun honetan, Joxemari Carrere ipuin kontalaria Alcala de Henares hiriko La Corrala aretoan aurkeztuko du `Maitasunaren Arbola – Ipuin pre-erotikoak´ izeneko ikuskaria. Carrerek berak adierazi digunez, “erotismoaren eta pornografiaren arteko ezberdintasunaz hamaika iritzi ezberdin eta askotan kontrajarriak azaldu ohi dira; horien aurrean kontu zaharretan bestelako aipamenak agertzen dira, hala nola, pertsonen sorreran izandako garrantzia, harreman debekatuak, maitasun ezinezkoak, boterearekiko barrea…”.
Ikuskari hau hobeto kokatze aldera, honoko aurkezpen idatzia bidali digu Joxemari Carrere ipuin kontalariak.

“Maitasunaren arbola – Ipuin pre-erotikoak”
“Egiptiarren jainkoaren eskua; Eros, Afrodita; Adan eta Eba, Arbolaren zuloa; `tamainaren auzia´; gozamen bakartia; maitasun debekatuak; zahartzaroa… Mitologiatik kontu zaharretara munduko kultura guztietan sexu kontuak agerpen esanguratsua izan dute. Pertsonen sorrera azaltzeko, harreman debekatuak azaltzeko, samurtasuna, maitasuna, grina, eta beste hainbat kezka eta gogoeta azaltzen dira ipuin askotan. Tabuak, jokaera debekatuak, desira ezkutuak, denak du bere lekua kontakizunetan. Izan ere, sexu harremanak ez dira bide bakarrekoak, anitzak eta, askotan, ulergaitzak jendarte bateko kidea ez denarentzat. Baina guztietan sexu harremanak pertsonen arteko harremanen isla baino ez dira, jende humanoaren existentziaren gaineko gogoetaren parte baino ez.
`Maitasunaren Arbola – Ipuin pre-erotikoak´ ipuin ikuskariak ibilbide bat proposatzen du munduko kultur ezberdinen mitoak eta ipuinen barrena, sexua kontuak ahoan. Geroago, askoz ere geroago, erotismoaz hitz egiten hasi zen. Zaila zaigu ordea, erotismoa zer demontre den definitzen, horregatik hitz egin dezagun sexuaz; erotismo aurreko ipuinak entzun ditzagun, ipuin pre-erotikoak”.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>