Izaskun Etxeberriaren ipuin bat jaso dugu `Aingura Hegodunak´ atalean

Lan honekin Aguraingo II. Narrazio Lehiaketa irabazi berri du

Sarean topatu genuen albistea, idazten.com web orrian hain zuzen. Izaskun Etxeberriaren narrazio berri batek irabazi duela Aguraingo Eskualdea II. Narrazio Lehiaketa. Negukoa ematen zuen udazkeneko gau hartan du izenburu ipuinak eta 36ko gerran girotua dagoela esan daiteke. Baina hau ez da Izaskun Etxeberriak irabazi duen sari bakarra. “Berriobeitiko Narrazio Erotikoen lehiaketa ere irabazi nuen joan zen udazkenean”, egileak berak e-postaz aitortu digunez. Guk, txoko honetan, Agurainen saritu dioten ipuina jaso nahi izan dugu. Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiogu Izaskun Etxeberriari bere sormen-lana gurekin partekatzeagatik. Ea zuek ere gustuko duzuen ipuin saritu hau. Esteka honetan, Aingura Hegodunak atalean topatuko duzue oso-osorik.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>