Poesia nobedadeak Durangoko Azokan

Poesiak ez ditu masak mugitzen, ez ditu (normalean) salmenten datuak eztandarazten, ez ditu sutan jartzen liburu-dendetako erakusleihoak, ez ditu betetzen irakurle taldeetako gustuen zerrendak. Eta, hala ere, urtero publikatzen da hamaika titulu, urtero izaten du non aukeratu zaleak. Jarraian prestatu dizuegu aurtengo Durangoko Azokarako gida bat.

Kirmen Uribe: 17 segundo (Susa)

Liburu hau itzulera baten istorioa da: 18 urte pasa dira Kirmen Uribek Bitartean heldu eskutik liburua plazaratu zuenetik. Liburu harekin hasi zuen idazle ibilbidea, gutxitan ikusitako arrakasta izan zuen poesia liburu hark. Tartean proiektu solteetan poemak ezagutu badizkiogu ere, hauxe du liburu formatuan poesiarako itzulera.

Ikus: Liburua osorik sarean.

17 segundo

Antologia: Lurra eta dardara, zortzi ahots emakumezko (Balea zuria)

Poesian espezializatu den Balea zuria argitaletxeak zortzi poesia idazleren lanak bildu ditu liburu bakarrean: Amaia Lasa, Itxaro Borda, Tere Irastortza, Amaia Iturbide, Miren Agur Meabe, Castillo Suarez, Aintzane Galardi eta Leire Bilbao. Hitzaurrea: Izaskun Gracia.

lurra eta dardara

Elena Olave: Zeldak (gorputz honetatik) (Balea Zuria)

Egile berri bat, ahots berri bat; horrelakoak ere oparitu egiten dizkio zaleari tarteka Balea Zuriak, bidea urratzen hasi diren hitzen habiak. Ahotsez ari, hemen duzue Arratsean saioan egin dioten elkarrizketa: ENTZUN.

elena olave zeldak

Aritz Gorrotxategi: Amua (Elkar)

Balea zuriako editoreak poesia idazleak ditugu, eta haietako baten lanik berriena heldu zaigu Elkar argitaletxeaen eskutik: “Eguneroko ohiko kezkez dihardu Gorrotxategik liburu honetan, baina badago, halaber, kezka sozialeko joera bat, baita itsasoaren eta Mediterraneoaren presentzia ere. Estilo aldetik, badago berrikuntzarik. Poema biziagoak dira erritmo aldetik, eta ironiaz beteagoak daude aurrekoen aldean. Funtsean, ohikotasunetik abiatutako sakontasunaren eta arintasunaren arteko oreka bilaketa bat.”

amua-txalaparta-eus

Mari Luz Esteban: Andrezaharraren manifestua (Pamiela)

Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013) liburuak arrastoa utzi zuen irakurleengan, orain bigarrenarekin datorkigu egilea: Andrezaharraren manifestua. Hitzen Uberanen aurkezpenaren laburpena egin genuen: IKUS.

andrezaharraren-manifestua-txalaparta-eus

Beatriz Chivite: Mugi/atu (Pamiela)

Urte gutxiren buruan lau poesia liburu plazaratu ditu Beatriz Chivitek. Mugi/atu lan berrian agian sozialago, agian gordinago jardun du, gorputzera eramanez erraietako munduko minak. ELKARRIZKETA egin genion egileari, eta AMUAK atalean jaso genuen liburuko lagin bat.

mugi atu

Jon Iñaki Lasa: Pertsonaiak (Pamiela)

80. hamarkadakoak ditu egileak lehen bi liburuak, 2017an plazaratu zuen Pamielarekin hirugarrena, eta honatx azkena: ” Garaia erraz identifi katuko duzu. / Gaiaz zer esan, artean beti da bera. / Espazioak aldatzen dira, eta paisaiak. / Saiatu zaitez, mesedez, den-dena ez / ulertzen. / Hemendik aurrera, edo atzera, irakurle, / zeure esku, betiere nahi / baduzu. / Besarkada.”

pertsonaiak-txalaparta-eus

Sandro Penna: Bilduma bat (Farmazia Beltza)

Udaberrian Analfabetoa plazaratu ostean, poesiari loturiko lan berri batekin etorri zaigu Iñigo Astiz, Sandro Pennaren poemen itzulpena. Edizioa Damaris Pan artistaren irudiekin dator jantzita. Ikus albistea BERRIAn.

sandropenna

Iñigo Astiz eta Maite Mutuberria: Joemak eta polasak (Elkar)

Ez gara egilez sobera urrundu, liburu hau aurkezteko. Poesiazalea gaazteagoei zuzendua dago (edo ez, agian aurreiritzia da), edukiekin, formekin, jolasarekin berarekin jolasten duen “ume listoentzako eta heldu tontoentzako” liburua.

joemak-eta-polasak-txalaparta-eus

Munduko Poesia Kaierak: Luois Aragon eta John Berger

Louis Aragon eta John Bergerren poesia kaierak plazaratu ditu Susa argitaletxeak, Itziar Diez de Ultzurrun Segalak eta Iñigo Roque Eguzkitzak euskaratuak, hurrenez hurren. Honela jaso genuen AMUAK atalean: IKUS.

MPK-zero-azalaMPK-zero-azala

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.