Maiatz aldizkariaren 69. zenbakia kalean

Kalean da Maiatz aldizkariaren 69. zenbakia, ohiko moduan eduki eta ahots mota anitzez hornitua: poesia, ipuina, itzulpena, pastorala…

maiatz69

Honatx zenbaki berri honetako idazleen izenak: Hasier Larretxea, Josu Jimenez Maia, Ane Ablanedo, Aitzol Lasa Oyarbide, Ainara Maia Urroz, Auxtin Zamora, Eric Dicharry, Esther Landa Torre, Eukene Lizeaga Tamayo, Juankar Lopez Mugartza, Katixa Dolhare Zaldunbide, Marisa Arruabarrena, Olatz Azpiroz Larzabal, Patrziku Perurena, Xanti Begiristain Madotz, Zuriñe Etxeberria, Maddi Zubeldia, Joseba Aurkenerena, Amaiur B. Blasco, Xabier Soubelet, Mayani, Ainhoa Urien, Rakel Pardo, Lola Sarratea, Lucien Etxezaharreta, Gerardo Mungia, Txomin Peillen, Itxaro Borda, Jakes Sarrailet, Piarres Trounday, Jakes Lafitte, Mailuix Legorburu, Lander Zurutuza. Esteban Etcheverria eta Gionoren lanak itzuli dituzte Imanol Zurutuzak eta Jakes Lafittek, hurrenez hurren.

Eta, honatx, Maiatzeko lagunek idatzitako sarrera:

AITZIN SOLAS

Udazken berri bat, haize eta euri uhar eta eguneroko munduko zaparradekin eta aldizkariaren 69 zenbaki honekin. Eta 38 urte sortuak jarraitzen duela, egun 33 idazle ezberdinen lanekin, 16 emazte eta 17 gizonezkoekin.

Pozgarri da horrelako eskaintza berri hau Katalunia, Eskozia, Irlanda, Txile eta Kurdistaneko bihotzen taupadak entzutean eta senditzean biziaren haize berdinekin garela lurtarrok. Biarritzeko G7ak sortu sailak ere badu hemen bere oihartzuna. Hitzek, hemen, hasierako zenbakien haritik ibiliz oraindik, biziaren sendipen, haserre eta minak eta zorionak isladatzen dituzte. Aurtengo Maiatzaldiak bizipozak eta bizipenak azalera ekarri nahi zituen. Euskararen grazia: bizipenak, biziaren edukia agertzen duelarik alde batetik eta, nolaz ez, bizi penak besteladetik. Gure baitan ditugun oroimenak horrela kurutzatzen baitira: oroit mina bistan da, gaztetasun eta iragan ezin berreskuratuarekin, baina ere oroitzapen goxoa, ikusi eta bizi edertasun eta maitasunaren eredu kontsolagarriekin, bizipoza.

Eta horrela Maiatzaldiak Baiona eta Iruñaren arteko loturak ehuntzen ari ditu. Nafarroaen eskubiak josiak urratzen dituelarik eta Lapurdi kostaldean lurraren jostura ederra urratzen ari delarik, porlaneztatuz gure bazterrak eta ibilgailuen keek haize beltzez itsasoko urdinak eta pentzeen perdeak estaliz. Gure mundu ezaxola, kontzientziarik gabekoa, baina lurrak bere haserrean alatzera deitzen duena bere maneran, galdu dugun apaltasunera bultzatuz.

Zenbaki honetan betiko eredua eskainia da: sorkuntza, poesa, ipuina, kontakizunaren bidez, itzulpena erabiliz ere. Hemen ere Gerardok idatzi Pastorala Etxalarko Karmenen ondoko bat oinarrizkoa den maitasun beharraz. Hasierek aberri bakar izaiteraino ekartzen du gogoeta hori, laztan eskasak ez duenez ote gure mundua mintu, baita galdezkatzerkorik.

Betikoa errepikatuz, esker bizienak Maiatz biziarazten laguntzen duzuen guziei ez baita ahantzi behar literatur sorkuntzak duela ere herri bati bizi, itxaropen eta indar emaiten.

Harpidetzak:

Maiatz aldizkariaren ale bakoitzak 10 euroko prezioa du, eta urteko harpidetza egiteko aukera dago 20 euroan: maiatz@hotmail.fr

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.