Ainhoa Narbaiza eta Jokin Aspiazurekin solasean Irakurrieran saioan

Ainhoa Narbaiza eta Jokin Aspiazu elkarrizketatu ditu Ibai Atutxak Irakurrieran saioan, Gatazkak: borroka moldeak eta kultura politikoa herri mugimenduetan (Joxemi Zumalabe Fundazioa, 2019) saiakeraren inguruan.

373 ainhoa narbaiza-jokin azpiazu

Jarraian entzun dezakezue osorik:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Ikus liburuaren erreferentzia Joxemi Zumalabe Fundazioaren webgunean:

Aurkeztu nahi dugun liburuxka berri honetan, gatazka sozialen inguruko hausnarketan sakontzeko aukera luzatu nahi dizuegu.

Izan ere, gatazkez ari garenean, ikuspegien talkez, botere harremanez, aldaketa sozialak sortzeko aukerez eta baita herritarren zein erakundeen sakoneko egoera aztertzeko bideez ere dihardugu. Gatazkak ezin dira desagertu, ezkutuan edo agerian beti izango baitigu alboan. Eta hauek aztertzeko tresnei zein etorkizunera begirako erronkei heldu nahiko genieke. Aktibismorako estrategiak pentsatzen, proposatzen eta adosten ari garenean horien iraunkortasuna, eraginkortasuna eta aldaketarako gaitasuna aztertzea interesgarria izan daitekeelakoan gaude.

Liburuxka hau tresna moduan zabaltzea gustatuko litzaiguke. Alde batetik, gaur egun Euskal Herrian gatazkak non eta nola gauzatzen ari diren aztertzeko. Eta bestetik, eskala txikiagoan, gatazken aurrean gure mugimenduaren estrategian pausatzeko galderak egiteko.

Giro sozio-politikoa nolakoa da gatazkei dagokionean? Tentsio politiko soziala jaitsi egin al da? Bake prozesuak nola eragin du herri mugimenduen ekintza eta estrategietan? Ezkerreko erakundeen instituzionalizazioak? Konfrontazioa estrategia moduan saihesten al dugu? Iraganeko borroka-logikek zein pisu dute gure egungo estrategietan? Gatazka berriak piztu al dira?Zeintzuk dira bizitzen ari garen gatazken sakoneko arrazoiak? Zein(tzuk) d(ir)a gure estrategiaren helburua(k)? Zer nolako aukerak eta baliabideak ditugu aurrera egiteko? Eta nolako testuingurua dugu? Nortzuk bildu gara gatazka hori ikustarazi nahian? Nolako eraginak izan ditzake, zertan eragiten du? Arau soziala edo legeak eraldatzeko gaitasuna al dugu? Eta berriak sortzekoa? Eragin zuzenak al ditu pertsona batzuen egunerokotasunean? Zein bide erabiliko dugu etorkizunean izan ditzakeen ondorioak kolektiboki kudeatzeko?”

This entry was posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.