HAU DA UMORE EMEA, HAU!

58

-Egia al dun, laztana, Michel Houellebecqek dioena, emakumezkook ez duzuela umorerik.
-Zer???
-Bai, berak argi eta garbi zion La Possibilité d’une île liburuan: “les femmes manquent d’humour en général, c’est pourquoi elles considèrent l’humour comme faisant partie des qualités viriles”
-Hik uste al duk babokeria hori benetan?
-Nik? Galdezka ari naun bakarrik…
-Bai zera, hik leporatu nahi didak nik umorerik ez dudana.
-Ez, nik ez dinat ezer…
-Jakina, hik uste duk oso graziosoa haizela, ezta? Hi beti txantxetan nik etxeko gauza serioei eutsi behar izan diedan bitartean, noski. Horrexegatik ere asteburu gauetan nahiago duk hire lagunekin parrandan irten nirekin etxean sofa gainean etzanda ezti-ezti egon beharrean, nik aspertzen haudalako, ezta?
-Ez, ez dun hori eta badakin, nik esan nahi ninana…
-Ikusten? Adar joka ari natzaik eta hi berehalaxe kokildu egin haiz.
-Joe, seriotan ari hintzelakoan nengonan.
-Badiat umorerik ala ez?
Txema  Arinas
Uvieun, 2020/01/17
Txema Arinas

About Txema Arinas

Txema Arinas (Gasteiz, 1969) Oviedon bizi da itzultzaile lanetan. Euskal Herriko Unibertsitatean Historia lizentziatua. Azken urteotan bidaia-agente, import-export arloan eta irakasle ihardun du. Hamar nobela argitaratuak ditu: Gaitajolea (2007), Los años infames (2007), Euskara Galdatan (2008) Anochecer en Lisboa (2008), Maldan Behera Doa Aguro Nire Gorputz Biluzia (2009), Zoko Berri (2009) El Sitio (2009) Azoka (2011), Borreroak baditu hamaika aurpegi (2011) eta Muerte entre las Viñas (2012), Como los Asnos Bajo la Carga (2013), En el País de los Listos (2015), Testamento de un impostor (2017) . Halaber, "Sabino Arana o la Identidad Pervertida· (2008) eta "EL Imposible Perdido, Pasado y presente del euskera en Álava, entre la imposición y la reivindicación" izeneko entseguak. Badu ere http://quejicakexontzia.blogspot.com/ izeneko bloga.
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.