Euskal kultur sorkuntza aztertuko dute kultur kritika feministaren begiradapean

Martxoaren 28an, egun osoko jardunaldi bat antolatu dute UEUn, euskal kulturaren inguruan: “Euskal kultur sorkuntza kultur kritika feministaren begiradapean”. Eibarko Markeskoa jauregian egingo dute. Zabalik dago matrikulatzeko epea.

e141321d-1481-444d-8bd0-03335acb0d2d

Egun osoko jardunaldi bat antolatu dute martxoaren 28rako UEUren Eibarko egoitzan. Euskal kultur sorkuntza aztertu nahi dute, betiere kultur kritika feministaren begiradatik. Antolatzaileen arabera, “euskal kulturara gerturatzeko bide akademikoek ez dute orain gutxi arte kritika feministaren bidea jorratu, eta aurreko jardunaldietan (Genero Ikerketen edota Literatur Kritika Feministako jardunaldietan) sortutako eztabaidetan eta gogoetetan sakontzeko asmoz” antolatu dira jardunaldi horiek.

Hainbat helburu bete nahi dituzte, adibidez “euskal literaturaren historiografiako hutsune batzuk betetzea –antzerkia eta zientzia-fikzioa–, emakumeen euskal sorkuntza ikusgarri egitea, sorkuntza artistikoa kritika feministaren bidez interpretatzea eta kultur kudeaketan sortzen diren genero-logikak ezagutzea”.

Hori dena egiteko, egitarau hau antolatu dute:

9:00-9:15: Ongi etorria.

9:15-9:30: Sarrera-hitzak: Kultur kritika feministaren erronkak. Amaia Serrano /Iratxe Retolaza

9:30-11:00: Kulturaren historiografia: berrikusketa feministak. Katalina Eleizegiren antzerkigintza eta Mayi Peloten zientzia-fikziozko narrazioak. Amaia Alvarez-Uria (UPV/EHU)

11:00-11:30: Kafe etena.

11:30-13:00: Sorkuntza artistikoa eta begirada feministak. Mapa ez da paisaia. Ixiar Rozas (idazlea)

13:00-14:15: Kultur begiradak: interpretazio feministak (I). Komikiaren irakurketa feministak. Josune Muñoz (Skolastika)

14:15-15:45: Bazkaria.

15:45-17:00: Kultur begiradak: interpretazio feministak (II). Euskal literatura garaikideko protagonisten gorputzak: bilakaera bat. Iratxe Esparza (UPV/EHU)

17:00-18:30:  Kultur kudeaketari buruzko mahai-ingurua. Genero-erosotasunak eta genero-deserosotasunak: Agurtzane Intxaurraga (Hika Teatroa), Katti Pochelu (Gastibeltza Filmak) eta Vanesa Fernández (Zinebi)

Pasa den astean zabaldu zen jardunaldian izena emateko epea, eta otsailaren 28an itxiko da. Izena eman nahi baduzue, jo hona.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.