Apirilaren 30ean amaituko da Mikel Zarate literatur sarian aurkezteko epea

Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatu. Horiek dira Mikel Zarate lehiaketaren helburu nagusiak. Lehen Hezkuntzako ikasleei (6-12 urte bitartekoentzat) zuzenduriko narrazioak behar dute izan, jatorrizkoak, inoiz argitara eman gabeak. Idazlanak aurkezteko epea apirilaren 30a amaituko da. Sari bakarra emango da, 3.000 eurokoa, eta 2013an Elkar argitaletxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua.

Lezamako Udalak eta Ekar argitaletxeak beste urte batez, Mikel Zarate lehiaketa antolatu dute. Hauek dira bete behar dira oinarriak.

II. Mikel Zarate haur literatur saria

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz, ondorengo oinarrien arabera:

Idazlan mota: Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

Neurria: Makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50.

Nola aurkeztu: Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutun-azal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.

Nora bidali: Idazlanak helbide honetara igorriko dira: ?
Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria Aretxalde, 1 48196 Lezama

Epeak: Lanak hartzeko azken eguna 2011ko apirilaren 30a izango da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, 2011ko maiatzaren 31 izango da.

Epaimahaia idazle hauek osatuko dute: Leire Bilbao BarruetabeƱa, Miren Agur Meabe Plaza eta Xabier Mendiguren Elizegi.

Saria: Sari bakarra emango da: 3.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango.

Argitaratzea: Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik zortzi hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile-eskubideak.

Saritu gabeko idazlanak: Saria irabazi ez duten egileekin harremanetan jarri ahalko da argitaletxea; osterantzean, Datu Pertsonalen Babeserako Legeak dioena beteko da; baztertutako idazlanen kopiak, berriz, suntsitu egingo dira.

Oinarri hauetan zehaztu gabeko zalantzarik agertuko balitz, epaimahaiari dagokio hura argitzea, eta hark egingo ez balu antolatzaileek erabakiko lukete. Argibide gehiagotarako hona jo daiteke:
Lezamako Udala: liburutegia@lezama.org / 944556126 ?
Elkar argitaletxea: liburuak@elkar.com / 943310267

Lehen edizioan, Julen Gabiria nagusi

Honakoa bigarren deialdia da. Iaz, lehen edizioan, 19 idazlanen artean Julen Gabiriarena aukeratu zuen epaimahaiak. Nire aita ikusezina da lanarengatik izan zen saritua Gabiria. Argazkiak liburuaren aurkezpen ekitaldikoak da.


Julen Gabiria (erdikoa) saritu zuten lehen edizioan.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>