Euskarazko bi estreinaldi Donostiako Poltsiko Antzerki egitarauan

Hamasei antzezlanekin osatu dute aurtengo Donostia Poltiko Antzerkiko egitaraua, hiriko 26 tokitan. Haietako bost izango dira euskaraz, tartean, aurtengo poltsiko antzerki deialdiko irabazlea eta finalistaren estreinaldiak, Matriuska eta Esnatu naiz hurrenez hurren. (Argazkian: gaur estreinatuko den Esnatu naiz lana).

esnati naiz 1

Espazio publiko txikiak, tabernak, publikoaren gertutasuna bilatzen duten formatuak. Umorea, sarri. Ezaugarri horietan kabitzen diren lanak bilatzen dituzte, batez ere, Donostiako Poltiko Antzerki egitarauan. Dagoeneko tradizioa bilakatu da hirian, urte asko baitira ekimen hau antolatzen dela. 16 lan izangho dira denra, haietako bost euskaraz: Inpro-komeriyak (Iñaki Maruri, Ismael Pereira, Mitxel Santamarina); Irlandar edo euskaldun (Barry Barrez), Ez dok hiru (Tartean Teatroa), Kamikaz kolektiboa eta Ttak Teatroaren Matriuska, eta Elur Etxearen Esnatu naiz. Azkeneko biak Donostia Kulturak antolatu ohi duen lehiaketaren irabazlea eta finalista dira, sariaren parte baita egtarau honetan launa emanaldi eskaini ahal izatea.

Donostia Kulturaren webgunean duzue egitaraua osorik, eta jarraian, estreinaldi hauei buruzko informazioa:

ESNATU NAIZ, Elur Etxearena

esnatu naiz

Aktorea: Andoni Mutiloa

Estreinaldia: urtarrilak 29 19:00etan, Botanika tabernan.

Ondoren: El Nido. Otsaila 7, 20:00
Scanner. Otsaila 9, 19:00
La Taberna. Otsaila 14, 20:00

Antzerki Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko komedia finalista. Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritar euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zergatik da Beyonce guzti honen erruduna? Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste.

MATRIUSKA Kamikaz kolektiboa / Ttak Teatroa

matriuska

Aktoreak: Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias
Estreinaldia: Otsailak 2 19:30

Ondoren: Itsas Aurre (Igeldo). Otsaila 09, 19:30
Etxarriene. Otsaila 14, 20:00
Kontadores. Otsaila 15, 19:00

Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko komedia irabazlea. Etorkizun berri bat eraikitzeko giltza beraien esku dago. Emakume guzti horiek utzitako ondarearen bidez mundua eraldatzera datoz mesias berria eta bere laguntzailea. Bada garaia bere dohainen ardura hartu eta erronka berriari adarretatik heltzekoa. Bada garaia munduari begiak zabaltzekoa. Bada garaia beren barruan zer dagoen ikusi eta ekintzara pasatzekoa.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.