Gabriel Aresti ipuin lehiaketara lanak aurkezteko azken asteak

Gabriel Aresti ipuin lehiaketa antolatu du Bilboko Udalak; bi modalitate izango dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Martxoaren 30era arte aurkez daitezke lanak. Albiste honetan bildu ditugu oinarriak eta bestelako xehetasunak.

Bilboko Udala Gabriel Aresti ipuin lehiaketaren XXVIII. edizioa antolatu du, literatur sorkuntza sustatzeko eta, aldi berean, euskal hizkuntzak eman duen idazle garrantzitsuenetako baten irudia eta lana ezagutarazteko helburuarekin.

Euskarazko eta gaztelaniazko ipuinak aurkez daitezke, gehienez 15 orrikoak, eta gaia librea da. Lanak aurkeztu nahi dituztenek, martxoaren 30era arte daukate epea zabalik. Irabazleak 3.500 euro jasoko ditu, eta accesita eskuratzen dutenek, berriz, 1.750 euro (bi accesit izango dira). Iaz Iñaki Irasizabalek eskuratu zuen lehen saria euskarazko modalitatean.


Lehiaketaren oinarriak

1. Bilboko Udalak GABRIEL ARESTI IPUIN LEHIAKETAREN XXXVII. edizioaren deialdia egin du.

2. Nazionalitate eta leku guztietako idazleek har dezakete parte, 18 urtetik gorakoak badira.

3. Modalitate bi jarri dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate biotako batera aurkez daiteke obra bakoitza. Era berean, gaztelaniazko modalitatean, egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Egile batek lan bi edo gehiago aurkezten baditu, jasotzen den lehena baino ez da lehiaketan onartuko.

4. Lanak originalak izango dira, argitaratu gabeak eta argitaratzekotan, aipatu beharreko inolako sari edo accesit lortu ez dutenak. Baldintza horiek guztiak epaia eman arte bete behar dituzte aurkezten diren lanek. Hizkuntza modalitate batera aurkezten diren lanak beste hizkuntza batetik itzulitakoak badira, ez dira originaltzat joko. Idazleek argitaratu gabeko edo saritu gabeko lanak izateko baldintzari dagokionez, lana entregatu ostean, aldaketak gertatuz gero, horien berri eman beharko diote epaimahaiari.

5. Lanen luzera gehienez hamabost orrikoa izango da, DIN A-4 motako orrietan idatziak, Times New Roman edo antzeko letra-mota erabilita eta hauen tamaina 12 izanik. 1,5eko espazioa utziko da lerroen artean.

6. Lanak udalaren web-orriaren bidez aurkeztu beharko dira: www.bilbao.eus/arestilehiaketa. Egileak bere datuekin bete beharko du inprimakia eta lana PDF formatuan erantsi beharko du. Bere izena ez da agertuko, ezta egilea nor den jakiteko moduko beren beregiko azalpenik ere, dokumentuko orri batean ere.

7. Lanak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 15ean hasiko da eta 2020ko martxoaren 30ean amaituko da.

8. Literatura-arloko zenbait adituk osatuko dituzte modalitate bakoitzeko epaimahaia. Epaimahaiok oinarri hauek interpretatu ahal izango dituzte beharrezkoa bada, baita eurek jarduteko arauak finkatu ere. Sariak emateko edota, behar denean, eman gabe uzteko ahalmen osoa izango dute epaimahaiek. Epaimahaiaren erabakia ezin izango da eztabaidatu.Edonola ere, epaimahaikideek lanen egileak nortzuk diren jakin gabe lanak baloratzea bermatuko du lehiaketa honen antolatzaileak.

9. Saritutakoek eurek joan beharko dute sari-banaketaren ekitaldira, horretarako jarriko den tokian, egunean; eta orduan eta hauek ezinezkoa balute bertaratzea, ordezkoa bidaliko lukete. Sariak banatzeko ekitaldia 2020ko azken hiruhilekoan izango da. Epaia Bilboko Udalaren webgunean argitaratuko da: www.bilbao.eus

10. Bilboko Udalak bere gain hartzen ditu saritutako lanen ustiapen eskubideak, emandako sariaz gain ezer ordaindu barik, saria bera izango baita egingo den ordainketa bakarra eta osoa; horretarako egileek hitzematen dute:

a. Saritutako lanak argitaratzeko, banatzeko eta salgai jartzeko eskubideak lurralde muga barik eta legez ezarritako gehieneko eperako lagatzen dituztela, merkaturatze-sistema eta argitaratze-mota eta euskarri guztietarako. Lagapen hori Bilboko Udalari egingo zaio, epaia ematen denetik hasi eta urte biko eperako.

b. Bilboko Udalari eskumena ematen diotela, bere kabuz edota argitaletxe pribatu zein publiko batekin egindako hitzarmenaren bidez, egoki deritzon argitalpenak egiteko. Argitalpen bakoitzeko ale-kopurua ere erabakiko du.

c. Bilboko Udalari eskumena ematen diotela saritutako lanak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko, jatorrizko hizkuntzakoak ustiatzeko eta erabiltzeko dituzten eskubide berberekin.

11. Edozelan ere, saritutako lanak Bilboko Udalak esku hartu barik argitaratuz gero, hizki deigarrietan agertu beharko dute zein sari jaso duten.

12. 3.500 € gordineko sari bana eta 1.750 € gordineko accesit bina egongo dira euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan. Diru-kopuru horri dagozkion atxikipenak egingo zaizkio, indarrean dauden arauen arabera (Espainiar estatuko egoiliarrentzat Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta atzerriko egoiliarrentzat Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga).

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.