Hilabetez Nekatoenea baserrian

Idazlan bat burutzeko aukera, eta 1.000 euroko diru-laguntzarekin

Ingurumenaren Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorrak (IAEZI delakoak) kultura munduko jendea laguntzeko ohitura du. 1997tik hona, euren sormena garatzeko tokia eskaini izan die IAEZI zentroak, Hendaiako Nekatoenea baserrian. Iaz, lehen aldiz, euskal idazle bat babesteko deialdia egin zuen. Euskal Kultur Erakundea (EKE) eta Euskal Idazleen Elkartearen (EIE) laguntza izan zuen IAEZIk. Hilabete batez eta 1.000 euroko diru-laguntzarekin, Fernando Morillo idazlea egon zen Nekatoenean, idazlan bat burutzen. 2012an ere, euskal idazleek Morilloren esperientzia errepikatzeko aukera izango dute. Izena emateko epea martxoaren 15ean amaituko da.

Egonaldi honetan parte hartu nahi duen idazleak literatur sorkuntza euskaraz egin beharko du. Horretaz gain, Euskal Kultur Erakundearen Hogei’ta izeneko egitasmo berria hartu beharko du kontuan. Programa honen xedea euskal kulturaren aniztasuna kontuan hartzen duten proiektu berritzaileak gazteengan eta gazteekin sustatzea da.
Hilabeteko egonaldia egun hauetan egingo da: urriaren 1etik azaroaren 4a bitarte. Hendaiako Nekatoenea baserrian hilabetez egoteko aukera izango du eta, horrekin batera, 1.000 euroko beka jasoko du hautatua den idazleak.
Literatur idazlana osatu ondoren, ikastola kolegio edo lizeotako ikasleekin egingo diren topaketetan hartu beharko du parte idazleak (2012 urte amaieran edo 2013ko lehen hilabeteetan).
Deialdiari buruzko informazio gehiago, Euskal Idazleen Elkarteko web orrian aurkituko duzue, hauxe esteka.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>