AMESGAIZTOA

20191018_113343

Bart dena zen lokamuts,
ohean etengabe iraulika.
Etzan aurreko lozorroa
bapatean erabat huts.
Betiko kontuak berriz bueltaka,

goiztiar gauerdiko orroa.
 
Eta hilgo banintz nagoela lotan.
Eta ez balego beste biharamunik.
Eta hau guztiau balitz ustekabez.
Ez nuke aukera inor ikusteko malkotan.
Ez legoke inor niri emateko munik.
Ez lidake inork adiorik egingo bihotzez.
 
Ezabatuko nintzatekeen esan gabe nire azken hitzak,
Erauntsiko zuketeen hil nahi izan nuela bakarrik.
Errukituko ziratekeen etorri bezala joan nintzelako.
Ezer taxuzkorik sortu ez izanaren uste bortitzak.
Ezin nuen utzi merezi zuen inolako lorratzik.
Egin nuen oro erdipurdikoa edo desegokia zelako.
 
Azkenik lokartu naiz dohatsuki ordu bakanetan.
Iratzarri naiz goizean goiz erabat nahigabeturik.
Gau osoan borrokan egon banintz bezala.
Inola ere ezin garaitu ditudan mamuekin errietan.
Inoiz ere behingoan garaitzeko esperantza barik.
Baina ondo jakinda ere zenbat balio duen errealak.
Txema Arinas

About Txema Arinas

Txema Arinas (Gasteiz, 1969) Oviedon bizi da itzultzaile lanetan. Euskal Herriko Unibertsitatean Historia lizentziatua. Azken urteotan bidaia-agente, import-export arloan eta irakasle ihardun du. Hamar nobela argitaratuak ditu: Gaitajolea (2007), Los años infames (2007), Euskara Galdatan (2008) Anochecer en Lisboa (2008), Maldan Behera Doa Aguro Nire Gorputz Biluzia (2009), Zoko Berri (2009) El Sitio (2009) Azoka (2011), Borreroak baditu hamaika aurpegi (2011) eta Muerte entre las Viñas (2012), Como los Asnos Bajo la Carga (2013), En el País de los Listos (2015), Testamento de un impostor (2017) . Halaber, "Sabino Arana o la Identidad Pervertida· (2008) eta "EL Imposible Perdido, Pasado y presente del euskera en Álava, entre la imposición y la reivindicación" izeneko entseguak. Badu ere http://quejicakexontzia.blogspot.com/ izeneko bloga.
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.