Gorka Bereziartuari elkarrizketa Irakurrieranen

Gorka Bereziartua Mitxelena elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan, Ez gara neutralak (Argia, 2019) saiakeraren harira.

Gorkaren-aurkezpena

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

ez-gara-neutralak-txalaparta-eus

ARGIAren kazetaritzari buruzko liburua da hau. Saiakera bat, ideia handiak esplikatu nahi dituena 100 urte bete dituen proiektu komunikatibo txiki baten eguneroko praktiketatik. Ezin ahaztu nondik gatozen: ez da batere erraza izan euskarazko hedabide hau mendeurrenera iristea. Baina hemen bildu ditugun gogoetetan, iragan hori joan nahi dugun lekura iristeko mapa bihurtu da: informazioa ekoizteko bitartekoak botere talde handien eskuetan pilatzen ari diren garaiotan,gure hizkuntzan informatzea, ARGIAren filosofía kolektibista eta berdin zalea duen medio batean,ezarri nahi duten ordenaren kontra aritzea da. Gu ordea, sinetsita gaude beste era batera informatzen den jendeak bestelako munduak sor ditzakeela. Eta mundu desberdinen horien alde lerratzen gara. Ez gara neutralak.

This entry was posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.