Booktegi: literatura irakurri, ikusi eta entzuteko aukera zabaltzen

Edukiak pilatzen eta guztion eskura jartzen jarraitzen du Booktegi proiektuak, zaleon gozamenerako. Itxialdi garaiotan ere hainbat nobedade helarazi dizkigute, bideo eta liburu digital moduan. Jarraian duzue berrienen zerrenda bat.

booktegi

Joseba Aurkenerena Barandiaranen BIDEETAN BARNA poesia liburua

Ikus HEMEN

bideetan barna

Berrogeita hamaseiko otsailean sortu ninduten, elurte handiak Euskal Herria estaltzen zuenean. Hotz handia egiten zuen eta Jaizkibel mendiko basoak izoztu eta desagertu omen ziren. Horma-ziriak nonahi ikus zitezkeen. Horrela kontatu didate beti, bederen. Negu gorria igaro zelarik, udaberri ederra etorri omen zen eta kolore guztietako liliek euskal bazterrak alaitu zituzten…

Harkaitz Canoren AZKEN AURREKO MANIFESTUA

Ikus liburua HEMEN

azken aurreko manifestua

Azken aurreko manifestua idatzi nahian zuzentzaile ortografikoarekin borrokan. Aldarri egin beharrean gaude aldarri, hitzak eta aditz taulak aldarrikatzeko sasoian oraindik. Manifesté bat idatzi nahi nuke baina ex dit unten sistemak…

Liburua aurkezteko ekitaldia egin zuten Donostian: Iraia Eliasek eta Idoia Hernandez “Hatxe”k Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’ interpretatu zuten, Anjel Lertxundik eta Harkaitzek berak lanaren inguruan hausnartu zuten.

 

Xabier Etxaniz Rojoren NIRE LAGUN FELIXEK DIO… zutabe bilduma

Ikus HEMEN

nire lagun felixek dio

Har al dezakegu zutabegintza genero literariotzat? Ez dakit zein izango den zure iritzia irakurle, baina ez nuke gutxietsiko, inola ere ez zutabegilearen lana. Are gehiago, idaztearekin lotutako lanbideen artean, zailtasun gradurik handienetakoa, aitortuko nioke sormena hain baldintza estu eta maiztasun itogarrira egokitzeko trebeziari. Saiatu kontatzen nobela bat 1500 karakteretan, egunero, astero, bi astetik behin…

Ibon Larrazabal Arrate idazleari elkarrizketa

Ibonek bere lanaren gainean hitz egin du: aniztasuna, osatzen ari den hiria, euskal literatura…
Ikus KASU HOTZA liburua HEMEN

 

Emilio Salgariren URRUTIKO MENDEBALEKO MUGAK

Ikus HEMEN

salgari

— Gaua txarra izango dugulakoan nago — zioen Devandel koronelak. Ameriketako gobernuak bidalitako gizona zen hau, cowboy direlakoen kontra. Berak zaintzen zituen ba, inguruko mendi haiek —. Erne ibili indioekin, ze bestela gauza baitira mendi lepoa igarotzeko!

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.