Garbiñe Ubedari elkarrizketa Irakurrieranen

Garbiñe Ubeda elkarrizketatu du Garazi Albizuak Irakurrieran saioan, Mehatxua (Elkar, 2019) liburua ardatz hartuta.

391-GARBIÑE UBEDA

Hementxe duzue irratsaioa osorik entzungai:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

mehatxua-txalaparta-eus

Sinopsia:

Amak Frantziara, Nizako aldiri urrunetara, bidali du Larraitz uda pasatzera, institutuko irakaslearengandik aldentzeko; euren arteko harremana ez omen da “naturala”. Larraitzek, ordea, ezin dio inori kontatu Kilopondiorekin duen loturaren arrazoia, ez etxekoiei ez lagunei.

Edozein modutan, hilketaren lekuko izan ondoren, herritik urrutiratu beharra zeukan, Martinen abandonatzea gainditzen hasteko eta, batez ere, arriskuan dagoelako. Ezagutzen ez duen familia baten etxean egokitu da, itxuraz, amaren gaztetako lagunak.

Ustekabean, iraganari ihes egitea ezinezkoa dela gogoraraziko dio telefono-dei batek: “Hola, hija de puta. Sabemos todo de ti. Como se te ocurra volver, te vamos a matar”.

This entry was posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.