Zelebratorioa

 

nik ere nahi dut Oteizak duen arrazoia Itziar

idazteko kausa bat da idatzi garaiz

mendera egokitu ehun urte berrien hasieran

hau ez da aitzakia excusa bat da

atentzioa etengabe deitzeko arrazoia Itziarrik ez dut

 

umanoak ez gara irten hilabete honetan

planetak akuario bat dirudi hilabete honetan

 

ez dut idazteko beldurrik izurik

baina ez nazazu harrapatu hide and seek

abstraktoa dela diozu ez duzula ulertzen hau ez da

abstraktoa

 

Oteiza “aquel lleno de agua que nadabaHi

celebratorio de palabras caminan se lamentan”

quería soltar unas palabras en lenguaje castellano

España tiembla españa         en minúscula sin respeto

 

pelikano bat etxean sarturik hemen ez dago halakorik

ez dago Pollux, Pandora, Kanadako basorik hemen

National Geographic ez utzi zarena izateari

zu bezalakorik hemen halakorik ez dago

 

soziologoak nire kontra

lengoaia ez da pribatua Harendt

nik idazten dut Itziarrik gabe

ez dut beldurrik izurik

 

”       ante

con contra

de por sí

salgo

de este confín gramático carnal

ya soñado pájaro entero ya madera

muy bien dijo ella”

muy bien dijo ella

 

idazten hasten dena      dio     Yourcenarrek

Diderotek liburu bat idatzi zuen      dio

Paradoja del comediante      del escritor

dio      idazleak autentikoa izan behar duela

idazleak      dio Yourcenarrek     tabula rasa

 

zentzua galdu dut 2014 urtean galtzen nuen lez

mamuetan mamuena nintzen 17 urte nituen

 

Manifiesto atseratua Oteizak Itziar

nik ez dut Itziarrik Itziarrek ez nauka

beste Norbait daukat hil ez dena

ez daukat izan eduki Norbait posesio

Manifesturik ez diot helarazi      maite zaitut

 

klimax zentrorik al da

plazeragatik egiten da Kropotkyn

ongia gaizkia punta punta

Eichmann ez Klement

plazeragatik egiten da solucion final de la cuestion judía

 

umanoak arrainak gara hilabete honetan

akuarioak planetarioak itxialdian

 

aurpegiak ukituko ditut aurpegiak gorputzak espazio zabalean

espazio txiki jabetuan unibertso bat idatzi nahi nuen esküaraz

gaur txoriak basurdeak mendiak loreak itsasoa zelebratuz

 

 

sitsek.blogspot.com

 

This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.