EZKER ABERTZALEKOA EZ ZEN BERTSOLARIAREN BERTSOAK

eea08332-8029-4bbd-bcee-151d22fb8417
“Gizarte honen estereotipo
(e)ta gizarte honen usteen
tranpan zu ari zara erortzen,
eta hori ez dizut uzten.
Zuk badakizu nola zizelka
eta marraztu gaituzten,
ze inporta du gaur ari bainaiz
zure aurrean biluzten,
eta neroni ni neu naizena
hori bakarrik gorpuzten.
Nire gerripeko zintzilikako
desira ari da puzten,
itzali ezazu argia eta
utzi azalari ikusten.”
 
-Ze ostia dituk/n bertso hoiek, ETB1ko Irrikitown umorezko saiorako sketxik edo, PPko bertsolariarena?
-Ez, seriotan duk/n, ezker abertzalearen alde ez dagoen bertsolari baten aitortza?
-Aizak/n, motel, horrek ez dik/n puta graziarik?
-Ezetz ba? Orduan ez dituk/n haren kartzelako betsoak aditu nahi izango, non preso dagoen etakideak eragindako min eta kalte osoarengatik barkazioa eskatzen baitie garbitu zituen hamaika lagunen senitartekoei.
-…
-Portzierto, goiko bertsoak Maialen Lujanbiok aspaldtixo kantatu zituenen kopia dira.
-Hi beti gibel-asmoz, beti…
Txema Arinas

About Txema Arinas

Txema Arinas (Gasteiz, 1969) Oviedon bizi da itzultzaile lanetan. Euskal Herriko Unibertsitatean Historia lizentziatua. Azken urteotan bidaia-agente, import-export arloan eta irakasle ihardun du. Hamar nobela argitaratuak ditu: Gaitajolea (2007), Los años infames (2007), Euskara Galdatan (2008) Anochecer en Lisboa (2008), Maldan Behera Doa Aguro Nire Gorputz Biluzia (2009), Zoko Berri (2009) El Sitio (2009) Azoka (2011), Borreroak baditu hamaika aurpegi (2011) eta Muerte entre las Viñas (2012), Como los Asnos Bajo la Carga (2013), En el País de los Listos (2015), Testamento de un impostor (2017) . Halaber, "Sabino Arana o la Identidad Pervertida· (2008) eta "EL Imposible Perdido, Pasado y presente del euskera en Álava, entre la imposición y la reivindicación" izeneko entseguak. Badu ere http://quejicakexontzia.blogspot.com/ izeneko bloga.
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.