HOTZETIK ETORRITAKO ERRUSIARRA

95787724_2742099459246199_3272579940691738624_n

 

Zapatu gauean Aldapa tabernako ate ondoan kopa bana eskuan genuela azaldu zitzaigun Alexander, doi bi metroko gizon ilehori mardul bat.

 

-Noizkoa da Gasteizko Alde Zaharra? – galdetu zigun errusiarrak.

 

-Zeeer?

 

-Zenbat urte ditu?

 

-800 urte inguru. Zer dela eta?

 

-Nire herrian ez dugu hain hiribildu edo eraikin zaharrik…

 

-Nongoa zara zu?

 

-Ni San Petersburgoa naiz.

 

-Hara nor! Eta zer dela eta gure Gasteiz honetan?

 

-Canada aldean hainbat urtez zuhaitz mozketan jardun eta gero aurreztutako diruaz hona aldatu nintzen nire familiarekin.

 

-Zer ba?

 

-Vodkatik Erroxiako ardora aldatu nuelako.

 

-Bai, ondo, primeran, ezin hobeto egin duzu, hemen munduko ardorik onena dugu eta.

 

-Baina vodka oso ona da hotzari aurre egiteko.

 

-Hemen hotz handia egiten du, bai; baina, ez Errusia aldean bezainbeste.

 

-Ez, nire jaioterrian sarri askotan 45 gradutik behera egoten ginen.

 

-Ikusten? Ondo egin duzu gure ardora aldatuta…

 

-Ez dakit ba, batzutan vodkaren mina dut eta.

 

Eta gure bikote banari inondik inora uler ez zezaketeen errusierazko erretolika bat dedikatu eta gero, berdin dio Serguéi Makovskiren bertsoak ziren edota ohean txerrikeria errusiarrak egiteko proposamen lizun ozen bat, Alexanderrek alde egin zuen etorri bezala San Miguel elizako aldapan gora Gasteizko Alde Zaharreko tabernazuloen segizioaren atzetik.

 

 

Txema Arinas

Oviedon, 2020/05/08

 

Txema Arinas

About Txema Arinas

Txema Arinas (Gasteiz, 1969) Oviedon bizi da itzultzaile lanetan. Euskal Herriko Unibertsitatean Historia lizentziatua. Azken urteotan bidaia-agente, import-export arloan eta irakasle ihardun du. Hamar nobela argitaratuak ditu: Gaitajolea (2007), Los años infames (2007), Euskara Galdatan (2008) Anochecer en Lisboa (2008), Maldan Behera Doa Aguro Nire Gorputz Biluzia (2009), Zoko Berri (2009) El Sitio (2009) Azoka (2011), Borreroak baditu hamaika aurpegi (2011) eta Muerte entre las Viñas (2012), Como los Asnos Bajo la Carga (2013), En el País de los Listos (2015), Testamento de un impostor (2017) . Halaber, "Sabino Arana o la Identidad Pervertida· (2008) eta "EL Imposible Perdido, Pasado y presente del euskera en Álava, entre la imposición y la reivindicación" izeneko entseguak. Badu ere http://quejicakexontzia.blogspot.com/ izeneko bloga.
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.