Ignacio Aldecoa lehiaketara aurkezteko azken egunak

COVID-19ak ekarritako egoerak eraginda, Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketaren ez-ohiko deialdia egin du Arabako Foru Aldundiak. Uztailaren 15a bitarte aurkeztu ahal izango dira ipuin bilduma bat idazteko proiektuak eta haien laginak, eta ondoren irabazleak abenduaren 31a bitarte amaitu beharko du lana. Proiektu irabazleak 6.000 euro jasoko ditu. Jarraian dituzue oinarriak.

Ignacio Aldecoa Saria

XLIX “Ignacio Aldecoa” ipuinak sortzeko lehiaketa

Arabako Foru Aldundiak Ignacio Aldecoa Ipuin Lehiaketaren deialdia egin du, etenik gabe, 1972. urtetik.

COVID-19 pandemiak aurrekaririk gabeko osasun krisia sortu du mundu osoan 2020an, baita jarduera sektoreak gelditzearen ondoriozko krisi ekonomikoa ere; oraindik sektore horien behin betiko gizarte dimentsioak ezin ditugu zehaztu ere.

Osasun alarma globalaren aurrean hartu behar izan diren neurrien eragin negatiboak bizitza sozial eta ekonomikoko esparru guztietan eragiten badu ere, ondorioak bereziki kezkagarriak dira kulturaren sektorean. Haren jarduerak gizartearen garapenean, dinamismoan eta nortasunean duen garrantziak neurri espezifikoak eta presazkoak hartzera behartzen gaitu, ahal den neurrian, sormen ehunari eusten zaiola ziurtatzeko eta haren jarraitutasuna eta jarduera bermatzeko.

Arabako Foru Aldundiak, euskal erakundeek eta Espainiako Gobernuak hainbat neurri hartu dituzte. Kultura eta Kirol Saila lanean ari da, ahal den neurrian, kulturaren sektoreak neurri ho-riek eskura izango dituela bermatzeko, eta, aldi berean, kultura sektorerako berariazko neurriak bultzatzen ari da, laguntza orokorrak osatzeko, jarduera horren hauskortasunari, garrantziari eta berezitasunari erreparatuta.

Testuinguru horretan, jarduera aste luzez geldiaraztearen ondorioz, ezin izan da aurreko urteetako baldintzekin Ignacio Aldecoa Ipuin Lehiaketa deitu. Hala ere, erakunde honen nahia da Arabako idazle handiaren oroimena ohoratzeko konpromisoari tinko eustea eta haren izena daraman sariarekin sorkuntza literarioa sustatzea, bereziki ipuin literarioa genero gisa babestuz.

Azkenik, aipatzekoa da Aldecoa sariketak, urteen poderioz, nazioarteko proiekzio nabarmena lortu duela, batez ere gaztelaniaren modalitatean. Hala ere, 2020. urte honetan, eta soilik 2020. urteko deialdian, amaitutako mila ipuin inguru balioesteko aldi baterako ezintasunak bultzatuta, erakunde honek sorkuntza sustatzeko ordezko formula bati heldu behar izan dio. Formula horretan, gaztelaniako modalitatean Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko sortzaileak bakarrik aurkeztu ahalko dira, eta euskarazko modalitatea irekita egongo da sor-tzaileen bizilekua edozein dela ere. 2021. urtean, normaltasun baldintzetan, sariak nazioarteko izaera berreskuratuko du.

Horrela, Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak “Ignacio Aldecoa” XLIX. ipuinak sortzeko sarirako deia egiten du.

OINARRIAK

1.- Sariketa honetan parte hartu ahal izango dute pertsona fisikoek, 16 urtetik gorakoak oina-rriak ALHAOn argitara ematen direnean, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean bizi direnak gaztelaniaz idazteko modalitatean, eta edozein nazionalitate edo bizileku dutenak euskaraz idazteko modalitatean. Ezin izango dute parte hartu aurreko bi edizioetatik edozeinetan saria lortu dutenek.

2.- Bi hizkuntza modalitate ezarri dira: euskara eta gaztelania. Izangai bakoitza bi modalitate hauetako bakar batera baino ezin da aurkeztu.

3.- Sarituek ipuin bilduma bat egin beharko dute, gutxienez bi ipuinez osatua eta gehienezko ipuin kopururik zehaztu gabe. Bildumaren luzera 40 eta 70 orrialde artekoa izango da, inprenta tipografiarekin idatziak (arial 12 edo antzekoa) eta tarte bikoitzean. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabeak.

4.- Dokumentazioa aurkeztea.

Lanak aurkezteko bi modalitate aurreikusten dira. Elektronikoki bidaliz gero, ez da zertan posta bidez bidali.

a) Posta bidez:

— Egin nahi duen ipuin bildumaren azalpena, 1 eta 2 orrialde artekoa, egoki iritzitako ezau-garriak zehaztuz, hala nola argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab.

—5 eta 10 orrialde bitarteko lanaren lagina.

— Gutun azal bat itxita parte hartzailearen datuekin, hirugarren oinarria betetzen duela jasotzen duen zinpeko aitorpena eta sinadura, oinarri hauen bukaeran ageri den I. eranskinaren ereduaren arabera.Saritutako hautagaiei dagozkien gutun azalak baino ez dira irekiko. Ordura arte Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailean zainduko dira, eta epaimahaiak ezingo ditu eskuratu.

Bai egin beharreko ipuin bildumaren azalpenak, bai lanaren laginak eta gutun azalak ondo ikusteko moduan eduki behar dute egilearen izengoiti identifikatzaile bera. Beharrezkoa da datu horiek bidalitako dokumentu guztietan idaztea.

Hiru elementu horiek hona bidali beharko dira gutun azal batean sartuta:

“Ignacio Aldecoa” ipuin lehiaketa.

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saila.

Probintzia plaza 5, 3. solairua.01001 Gasteiz.

b) Posta elektronikoa:

Mezu elektroniko bat bidaliko da ialdecoa@araba.eus helbidera, era honetan:

I. Mezuaren gaia: (Jarri hizkuntza)-(Jarri izengoitia). Adibidez: Gaztelania-Bizenta.

II. Hiru fitxategi erantsi beharko dira:

— Egin nahi den ipuin bildumaren azalpena, 1 eta 2 orrialde artekoa, egoki iritzitako ezau-garriak zehaztuz, hala nola argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab. Eranskin horri eskema honi jarraituz jarriko zaio izena: AZALPENA-IZENGOTIA.pdf. Adibidea: Azalpena-Bizenta.pdf.

— Lanaren lagin bat, 15 eta 20 orrialde bitartekoa. Eranskin horri eskema honi jarraituz emango zaio izena LAGINA-IZENGOITIA.pdf izango da. Adibidea: Lagina-Bizenta.pdf.

— Oinarri hauen I. eranskina datu pertsonalekin pdf formatuan, eta eranskin horri eskema honi jarraituz jarriko zaio izena: I. ERANSKINA-LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.doc. Adibidea: I eranskina-Bizenta.pdf.

Oinarri hauen bukaeran I. eranskinaren eredua ageri da.Saritutako lanei dagozkien datu pertsonalak baino ez dira irekiko. Ordura arte Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailean zainduko dira, eta epaimahaiak ezingo ditu eskuratu.

Bidalitakoarekin bat ez datorren edozein bidalketa, bidaltzeko modalitatea gorabehera, baliogabe geldituko da oinarri hauek ez badira betetzen.

5.- Lanak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 15ean bukatuko da, 23:59an (Espainiako penintsulako ordua). Data horren ostean, zigilu marka ikusita epe barruan postaz bidali zirela egiazta daitekeen dokumentazioa baino ez da onartuko.Saila ez da izango gerta litezkeen jatorrizko lanen galeren edo narriaduren erantzule, ezta atzerapenena edo hirugarrenei egotz dakiekeen beste edozein inguruabarrena ere, lanen posta bidezko bidalketei edo bidalketa telematikoei eragiten dietenean.

6.- Saria 6.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako. Zenbateko horri dagokion atxi-kipena egingo zaio.

7.- Era honetan ordainduko dira sariak:

— Ehuneko 70, “justifikatzeko aurrerakin” moduan, saridunak izendatzen dituen ebazpena onetsi ondoren.

— Gainerako ehuneko 30, ipuin bildumak entregatzeko garaian, horiek aurkezteko azken eguna 2020ko abenduaren 31 izanik.
8- Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak izendatutako epaimahai kalifikatzaileak hartuko du erabakia, eta dagokion gutun azala irekita ezagutaraziko du.Hara nortzuk izango diren epaimahaiko kide izendatzen da:

Katixa Agirre.

Alexander Gurrutxaga.

Txani Rodríguez.

Iban Zaldua.

Epaimahaiko idazkari, Enrique Uriarte Gonzalo- Bilbao jardungo da, Kultura Ekintza Zerbitzuburua.

Otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, 20.5. arti-kuluan xedatutakoa betez, sari hau emateko sortutako epaimahaiak emakumeen eta gizonen osaera orekatua izango du, eta eduki beharreko gaikuntza, gaitasuna eta prestakuntza edukiko dute kideek. Lege horren beraren arabera, ordezkaritza orekatua dela ulertuko da baldin eta lau kide baino gehiagoko epaimahai eta antzeko organoetan bi sexuek gutxienez ehuneko 40ko ordezkaritza badute; gainerakoetan, bi sexuak ordezkatuta badaude.

9.- Epaimahaiaren erabakiaren aurka ezin izango da gora jo. Erabakia epaimahaikideen gehiengo soilaz hartuko da, eta epaimahaiak izango du eztabaidetan sortzen diren gorabehera guztiak ebazteko ahalmena.

10.- Sariak eman gabe geldi daitezke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.

11.- Ipuin bildumak Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailari entregatu beharko zaizkio, 2020ko abenduaren 31ra arteko epemugarekin, eta sail horrek izango ditu saritutako obren inprimatutako edizioen erabilera eta ustiapen eskubideak, bi urterako eta Espainiako lurralde eremuan.

Egileak hirugarren baten argitalpen akordioa badu, egileek aukeratutako argitalpenean ar-gitaratu ahal izango dira lanak. Argitalpena bere beste ipuin batzuekin batera egin ahal izango da, egileak eta editoreak hala nahi izanez gero. Baina kasu horretan, berariazko baimena eskatu beharko zaio Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailari, eta betiere lana saritua izan dela aipatu beharko da.

Arabako Foru Aldundiak saritutako ipuin bildumak argitaratu ahal izango ditu, epaimahaiak epaia eman eta hamabi hilabeteko epean; hala eginez gero, edizio kontratu bat sinatuko da. Lana argitaratzeak ez du eragingo inolako ordainketarik sariaz lortutakoaz gain.

12.- Saritu ez direnen dokumentazioa ez da itzuliko, eta epaimahaiak epaia eman eta hurrengo egunetik aurrera hogeita hamar eguneko epean suntsituko da; baita jaso diren gainerako fitxategi guztiak ere.

13.- Deialdi honetan parte hartzen dutenek deialdian adierazitako baldintzak onartzen dituzte eta berariaz men egiten diete baldintza horiei. Hain zuzen ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak (DBEO) xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu ezen jaso ditugun mezu elektronikoen helbideak Arabako Foru Aldundiko titulartasuneko “kultura deialdiak” izeneko fitxategian sartuko direla, eta hari emango zaion tratamendua da kultura jardueretan interesaturiko pertsonentzako informazioa eta ko-munikazioa kudeatzeko.

Aukeran izango da datuetan sartu, haiek zuzendu, ezereztu, haien aurka egin, tratamendua mugatu, edo datuok transferitzeko eskubideak erabiltzea, zeinak aitortzen baititu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Arautegiak , eta, horretarako, Arabako Foru Aldundiaren Erregistroaren bulegora jo beharko duzu (Probintzia plaza, 5, 01001 PK, Gasteiz –Araba–).

Deialdian sortzen diren gai guztiak ebazteko eskumena Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailarena da, eta eskumen esklusiboa da, gainera.Indarreko araudia aplikatuko da, eta, zehazki, gizonen eta emakumeen berdintasunaren arau esparrua, Euskal Autonomia Erkidegoko otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan jasotakoa.15.- Gastu hau Arabako Foru Aldundiaren 2020ko gastu aurrekontuko “Kultura sorkuntza eta jarduerak sustatzea” 70.1.05.73.02.226.09.05 partidatik ordainduko da.

Deskargatu eskaera hemen

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.