Hatsa bilduma uztailaren 19an aurkeztuko dute Senperen

Apirileko lehen asteburuan izan ohi dute Hatsako poesia zaleek haien bilduma aurkezteko eta parte hartzaileak elkartzeko hitzordua. Aurten olerki bilduma aurkeztu gabe geratu ziren, ezinbestean, eta uztailaren 19ra pasa dute hitzordua. Igandean, beraz, Hatsa olerki bildumaren aurkezpenetan ohikoa bilakatu den formatua berreskuratuko dute, Senpereko Larraldean: liburua aurkeztearekin batera, bazkaria eta errezitaldiak.

Hatsa 2020

Hitzordua: 2020ko UZTAILAREN 19a, igandea, Senpereko Larraldean.

EGITARAUA:

11:30 LIBURUAREN AURKEZPENA.

12:00 APERITIFA: Elkarrekin hitz egin, talde-argazkia, datorren urterako hitzaurrearen egilearen zozketa…

13:30 BAZKARIA: Azken urteetan ohikoa bilakatu den bezala, norberak berea ekarrita. Aurten, COVID-19a dela eta, bazkaltzeko tenorean beharrezko ardurak hartuta.

16:00 IRAKURRALDIA: Parte hartzaile bakoitzak liburuko bere olerkia irakurri edo kantatu.

17:00 KANTALDI POETIKOA

- XABALTX
- JOSEBA GOTZON
- GORKA ZABALETA
- LEIRE ZABALA
- MATXALEN BEZOS (kaligramak)

Informazio gehiagorako: hatsarenpoesia@gmail.com

 

Hatsa 2020 1

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.