Aurtengo literatur amuak

Hitzen Uberan atarian gogoko dugu hango eta hemengo literaturgileen amuak ekartzea irakurleari. Urte bitxi honetan hala egin dugu, eta, udako atsedenaldiari heldu aurretik, zerrenda honetan bildu dizkizuegu gure gutiziak.

June eta Forugh

«Nerudaren postaria» antzezlana, Booktegin

Antonio Skarmetak idatzitako liburuan oinarrituta, Nerudaren postaria antzezlana taularatu zuen Maskarada taldeak 1997an, Patxo Telleriaren itzulpenarekin. Booktegik berreskuratu du testu hura, «Drama» atalean publikatu duen liburu elektronikoan. (Argazkia: Il Postino filmako irudia).

Amua, hemen.

el-cartero-y-pablo-neruda-15-04-16-a


Sheila Heti, edo nola izan pertsona bat

Nolakoa izan beharko litzateke pertsona bat? Sheila Heti-k (Kanada, 1976) galdera hori jarri zion izenburu 2010ean plazaratutako nobelari (gazteleraz 2013an publikatu zuen Alpha Decay argitaletxeak, ¿Cómo debería ser una persona? Una novela desde la vida tituluarekin). Autofikziotik asko duen narrazio honetan, Sheilak bere burua jarzen du kontakizunaren erdigunean. Askotarikoak izango dira jorratuko diren gaiak, eta guztietan emakumearen, artistaren, idazlearen, egunerokotasuneko ezintasunetan galdutako pertsonaren ezbaiak kontatzen dira, grisa nagusi den jarreretan, gauzak zuri edo beltz ikusteko belaunaldi-ezintasunean, umorez kontatuko ditu egileak ahots nagusiaren gorabeherak, ironiaz mukuru.

Amua, hemen.

HowShouldAPersonBe+(1)


 

Ingeborg Bachmannek duela mende erdi idatzitako narrazio gaur egunekoak

Pasa den irailean argitaratu zen Ingeborg Bachmann idazle austriarraren Aldibereko (Erein eta Igela, 2019) ipuin-liburua, Literatura Unibertsala bildumaren barruan. Idoia Santamariak ekarri du euskarara. Santamaria elkarrizketatu dugu, eta aukera aprobetxatu dugu, orobat, Bachmanni buruzko amu (pertsonal samar) bat osatzeko.

Amua, hemen.

maxresdefault


 

Aitor Kaltzakorta eta Goiatz Labandibar, Pasaia Hiria lehiaketako liburuan

Liburu batean argitaratu dute XX. Pasaia Hiria sariketako emaitza, bi poesia lanez osatutako: Aitor Kaltzagorta Belaustegiren Euria zara-zara, eta Goiatz Labandibar Arbelaitzen Interpretazioak G Minorren. Bakoitzetik ale bana ekarri dizuegu amu honetara.

Amua, hemen.

pasaia hiria


 

Poema bat eta hiru dantza… eder?

Etxe barruko mugimenduari eusteko Nick Caveren poema labur bat, eta Cave beraren, Michelle Gurevich-en eta The Knife-ren dantza bana proposatzen dizkizuegu. (Argazkia: Lovers are strangers, Michelle Gurevich kantariarena).

Amua, hemen.

lovers


 

Amaia Irazabalen poemak irakurgai

Amaia Irazabal aktore gisa ezagutu dugu orain arte, batez ere antzerkian, baina baita ere telebista eta hamaika filma laburretan. Oraingo honetan, bere poemak ezagutu ahal dituzue. On egin!

Amua, hemen.

gorde1


 

Angélica Freitasen bi poema

Amu honetan, Angélica Freitas poeta eta itzultzaile brasildarraren bi poema euskaratu ditugu, biak ere um útero é do tamanho de um punho [umetokia ukabil baten neurrikoa da] liburuan bildutakoak.

Amua, hemen.

angelica-freitas


 

Adrienne Richek amatasunaz idatzitako klasikoa argitaratu du Txalapartak

makumeagandik jaioak: Amatasuna esperientzia eta instituzio gisa izeneko saiakera mardula kaleratu zuen Adrienne Rich poeta eta pentsalariak 1976an. Amatasunaren esperientzia eta instituzioa abiapuntutzat hartuta, errepaso historiko zabal bat eskaintzen du Richek, estilo literario nabarmenaz. Maialen Berasategi itzultzaileari egindako elkarrizketa irakurri aurretik, tori amu hau.

Amua, hemen.

ADRIANNE-RICH


 

Forugh Farrokhzad eta June Jordan poeten antologiak MPK bilduman

Liburu hauekin 34. zenbakira heldu da Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bilduma, Beñat Sarasola zuzedari duela. Pasa den astean aurkeztu zituzten Forugh Farrokhzad eta June Jordan poeten antologiak. Dagoeneko iritsi dira bildumako  harpidedunen buzoietara, eta liburu-dendetako erakusleihoetara.

Amua, hemen.

June eta Forugh


 

Eskailerapeko: Karmele Jaioren etorkizun-fabula

Karmele Jaiok Eskailerapeko izeneko fabula argitaratu du «Zirriborroak eta gero» egitasmoaren barruan, Raisa Álavaren irudiekin. Zaintzarako auzo-sareak abiapuntutzat hartuz, fikzio espekulatibo bat osatu du konfinamendu garai betean. Irudia: Zirriborroak eta gero.

Amua, hemen.

karmele

 

This entry was posted in Amuak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.