KAIKUAK

127213785_3312748168847989_2412509151552388865_n

Ez dira haikuak, ez dute inolako metrikarik errespetatzen, gogoeta xalo edo inozoak baino ez dituzte azaldu nahi ahalik eta hitz gutxienetan

 
Mihi gaiztoa

Pozoia ahotan prest

Beti txorimalo

Parrandaren hondarrean

Iturrian urperatzen genuen gure egarria
Gora Gayarre! Gora osasuna!

Antzinako abadeen modura

Egungo honek dio: “Egia bakarra egia judiziala da”
Egia lapurtzen diguten lotsabakoak

Idaz-katilua eginda

Kunderak grafomania zuen gaitz
Nik kaikukeria-iturri

 

Miresten ditut ingeniariak

Mundua nire moduko alprojen esku balego akabo
Nor bere neurriaren mende

 

Euri tantak

Arrats alperrikaldua
Etsiaz blai

 

Euskaldun zintzoen historia

Erresistentzia luze baten porrotak dira
Baita gure buruaren kontra ere

 
 

Gaizki-ulertuak etengabe

Ikasteari ekin arren itzultzailearen premia zuen
Gure harremanaren etsai

Ez gara jentilak

Egonarria etengabe arrastaka eramateko
Amor omnia vinci?

 

Bada atsegina bezain ergela

Aberrikeria guztiak bildu baloi batean
Handien porrota bezain ederra

 

Udara ezbaian

goian eta behean enbata
larunbat aparta

 

Milaka jakintsu

Gainontzekoen bizitza nola izorratu hausnarrean
Ez, hori ezin da

 

Ez zuen nahi

Bizargin mozkorra garrasika
Koinata errenka

Eguzki bako uda

Aitaren eskutik ez pozik, ez kantari
Opor ahaztezinak

 

Derrigorrezko nazionalismoa

Segun norena den dotrina zilegi da ala ez
Munduko herritarrak

 

Ekaitza udaran

Aberatsen minbizia
Soka hauskorra

Ekinaren ekinez

Horma amildu nahi zuen pilotaz
Ez zuen inoiz ikasi

Txema Arinas

About Txema Arinas

Txema Arinas (Gasteiz, 1969) Oviedon bizi da itzultzaile lanetan. Euskal Herriko Unibertsitatean Historia lizentziatua. Azken urteotan bidaia-agente, import-export arloan eta irakasle ihardun du. Hamar nobela argitaratuak ditu: Gaitajolea (2007), Los años infames (2007), Euskara Galdatan (2008) Anochecer en Lisboa (2008), Maldan Behera Doa Aguro Nire Gorputz Biluzia (2009), Zoko Berri (2009) El Sitio (2009) Azoka (2011), Borreroak baditu hamaika aurpegi (2011) eta Muerte entre las Viñas (2012), Como los Asnos Bajo la Carga (2013), En el País de los Listos (2015), Testamento de un impostor (2017) . Halaber, "Sabino Arana o la Identidad Pervertida· (2008) eta "EL Imposible Perdido, Pasado y presente del euskera en Álava, entre la imposición y la reivindicación" izeneko entseguak. Badu ere http://quejicakexontzia.blogspot.com/ izeneko bloga.
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.