Nobela laburrak edo ipuinak idazteko aukera, “Geuretik sortuak” ekimenean

Udalbiltzak “Geuretik sortuak” artistetzako beka jarri du martxan. Bertan, nobela laburrak, antzezlanen ekoizpenak eta film laburren sorkuntza babestuko dute. Otsailaren 5a bitarte aurkez daitezke proiektuak.

geuretik sortuak

Eleberri laburra/ipuina, antzerki obra edo film laburra izango dira beka deialdi hoentan lagunduko dituzten proiektuak. 22-25 proiektu lagunduko dituzte denera, eta ostera, proiektu mota bakoitzari egokitutako zabalkunde mota bat antolatuko dute, kasu askotan herriz-herri aurkezteko aukerarekin.

Eleberri laburrak edo ipuinak 20 orrialde gutxienez eta 40 gehienez eduki beharko ditu. Eleberri labur guztiekin, liburu oso bat argitaratuko da ondoren, horretarako 2021ean zehar liburu argitaletxeentzako deialdi bat ere zabalduko du Udalbiltza Partzuergoak. Kulturgileek esleitutako herrietan (beti ere bizi diren herritik at) egonaldiak egingo dituzte (3 aste inguru), herritarrekin sormen prozesua partekatzeko eta proiektualandu ahal izateko. Esleitutako herrietan oinarritutako istorioak izatea lehenetsiko da.

Ondoren, antzerki lan guztien emanaldi bana, liburu osoaren aurkezpen bana eta film osoaren aurkezpen bana egingo dira proiektuan parte hartuko duten herri bakoitzean (22-25 herri). Liburu aurkezpenean eta filmaren aurkezpenean, gutxienez sortzaile edoegileren baten parte hartzea bermatuko da aurkezpen guztietan.

Eleberri motz/ipuin idazkeraren atalaren ezaugarrik:

Aukeratutako proiektu bakoitzeko 2.500 € eskainiko dira eleberri motz bakoitzaren sormenerako. 2021 amaierarako, beka honen bitartez, 10-15 lan burutuko dira. Horrez gain:

-Dietak ere ordainduko ditu Udalbiltza partzuergoak, kopuru horrez gain.

-Ostatua eta lekua, ordea, udalek ordainduko dute, diru-laguntzaren kopurutikat.

-Pertsona bakar batzentzako egonaldi gastuak estaliko dira (Beka kopurutik kanpo).

-Aurkezpen bakoitzeko: 300 € eskainiko dira aurkezpen bakoitzeko. 22-25 aurkezpenegingo dira 2022an, egile guztien artean. Liburuaren argitaletxearen esku geratuko daaurkezpen hauetako parte-hartzaileen kudeaketa.

-Garraioa (gehienez 0,29€/km) eta otorduak ere ordainduko ditu Udalbiltza Partzuergoak kopuru horretaz gain.

* 2021eko udaberrian Udalbiltza Partzuergoak argitaletxeetarako deialdia argitaratuko du eleberri edo ipuin guztiak barnean biltzen dituen liburua editatzeko. Beraz, eginkizun hau, deialdi honetatik kanpo geratzen da.

Proiektuaren aurkezpena osorik:

“Deialdi honetan euskarazko nobela laburrak, antzezlanen ekoizpenak eta film laburren sorkuntza babestuko dute, eta ondoren bira bat egiteko aukera eskaini. Jarraian duzue informazio guztia.

Udalbiltza Partzuergoak Geuretik Sortuak proiektuaren baitan, “sormen, ekoizpen eta hedapen” bekak emateko hasierako onarpena ematea adostu du.

Sormen beka hau Udalbiltza Partzuergoak garatutako proiektu nazional baten partea: Geuretik Sortuak. Proiektu honek euskal artisten sormena eta euskal herrietako historia eta idiosinkrasia uztartzea du helburu, elkarlan horretatik abiatutako euskarazko artea sortu eta hedatu dadin. 22-25 herrik hartuko dute parte proiektuan –deialdi honetan zehaztuko ez direnak -; eta deialdi honetara aurkeztutako artista eta proposamenen artean 22-25 hautatuko dira, bakoitzak berea ez den herrian egonaldia egiteko. Egonaldi horren ostean sortutako artelanekin, parte hartu duten herri guztiaksaretuko dituen aurkezpen zirkuitu bat egingo da.”

Ikus jarraian parte hartzeko dokumentuak:

2021.01.04 Deialdia (PDF)

2021.01.04 Deialdiaren oinarriak (PDF)

Beka eskaera orria (WORD)

Beka eskaera orria (ODT)

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.