Liberoamerikak idazle gazteen lanak argitaratzeko deialdia zabaldu du

Kultura eta hizkuntza desberdinak batu nahi ditu Liberoamerika egitasmoak (Argentinan eta Euskal Herrian dago martxan proiektua), feminismoari, esperimentazioari eta aniztasunari leku berezia eginez, eta gazte sortzaileen lanak argitaratu eta zabaltzeko asmoz. Izotzetan islatuak antologia kaleratu zuten 2020an. Horren ostean, idazle gazteen lanak argitaratzeari eman nahi diote lehentasuna, eta horretarako deialdi bat plazaratu dute.

liberoamerikaplataforma

Liberoamerika argitaletxeak, euskal idazle gazteen lanak sustatu eta zabaltzeko asmoz, deialdi bat ireki du, honako oinarri hauekin:

1. Deialdi honetara euskaraz idatzitako literatur lanak aurkez daitezke, originalak eta aurretik argitaratu gabeak.

2. Egile moduan 30 urtetik beherako pertsonek parte har dezakete, edozein delarik haien nazionalitatea, jatorria edo bizilekua.

3. Lanek gutxienez 40 eta gehienez 80 orrialde izango dute, eta Times New Roman 12 letra motan tarte bikoitzean idatzita egongo dira.

4. Idazleak askatasuna du nahi duen literatur genero, gai eta estiloa aukeratzeko. Baina deialdiaren xedea literatura berritzailea argitaratzea da. Literatura tradizionalarekin apurtzen duten lanek lehentasuna izango dute: poema bildumak, narrazio laburrak, prosa poetikoa, egunerokoak, intertestuak, lan hibridoak, literatura esperimentala…

5. Lanak emailez bidali beharko dira, liberoamerika.euskara@gmail.com helbidera. Lanarekin batera, egileak biografia labur bat bidaliko du, bereizitako dokumentu batean.

6. Asmoa bakarkako lanak argitaratzea den arren, elkarlanean idatzitako lanak ez dira baztertuko.

7. Aukeratutako lanak Liberoamerika argitaletxean argitaratuko dira eta egile-eskubideak ohiko moduan ordainduko zaizkio idazleari.

Albiste honen uberan:

Berria: Liberoamerikak deialdi bat egin du idazle gazteen literatur lanak jasotzeko.

BilboHiria

Naiz Irratia

Berria: 24 esku elkarren segidan.

izotzetan

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.