“Atzerrian lurra garratz” estreinatuko dute Huts Teatroak eta Artedramak

Oñatin izango da estreinaldia, otsailaren 12an 19:00etan Santa Ana antzokian. Hortik aurrera plaza ugaritan ikusi ahal izango da.

atzerrian-lurra-garratz-b

Oholtza gainean Laura Penagos eta Ander Lipus ikusi ahal izango ditugu, baina atzeko lan-taldean izen ugari topatuko ditu zaleak. Besteak beste, Amancay Gaztañagak zuzendu du lana, Miren Amuriza izan da prozesuan idatzitako testuaren idazle laguntzailea, Ibon RG-k egin du musika ekarpena, Arrate Rodriguezek egin du albiste honetan ikus daitekeen kartela, Ainhoa Resanok argazkiak… Hemen Artedramako kideek zabaldu duten aurkezpen oharra:

“Bi urte luzez ezkutuan egindako lan mardularen ostean, badator estreinaldia. Aurorak bere instalazioa estreinatu ahalko du. Azkenean! Otsailaren 5ean Luhuson aurkeztu behar zuen arren, zomorroa dela eta, otsailaren 12a izango da eguna. Lekua: Oñatiko Santa Ana Antzokia.

Izerdi eta neke asko kostatu zaio hona heltzea. Izan ere, Aurora ez da euskal herritarra, ezta europarra ere. Berak bakarrik daki zenbat mespretxu jasan dituen. Zenbat kostatu zaion harrizko lur honetan sutraitzea. Baina Hermann Hessek zioen bezala: “biguna, gogorra baino ahaltsuagoa da. Ura haitza baino gogorragoa. Maitasuna, biolentzia baino indartsuagoa”.

Bere ama-lur Kolonbiari buruzko esposaketa bat aurkeztuko digu munduaren beste aldean. Duela bostehun urte hara joan zirenei Kolonbia zer zen, zer den eta zer izan nahi duen azalduko die amona Nayelik erakutsitako hitzekin.”

atzerrian lurra garratz

HURRENGO DATAK:

OTSAILAK 12 OÑATI (19:00, Santa Ana Antzokia)
OTSAILAK 19 ANDOAIN (19:00, Bastero Kulturgunea)
OTSAILAK 20 MARKINA-XEMEIN (19:00, Frontoia)
OTSAILAK 21 ERRENTERIA (19:00, Niessen)
OTSAILAK 26 DONOSTIA (19:00, Gazteszena)
OTSAILAK 27 DONOSTIA (19:00, Gazteszena)
OTSAILAK 28 DONOSTIA (19:00, Gazteszena)
MARTXOAK 2 BILBO
MARTXOAK 3 BILBO
MARTXOAK 5 ZUMAIA
MARTXOAK 6 GERNIKA-LUMO
MARTXOAK 7 ARRASATE
MARTXOAK 9 EIBAR
MARTXOAK 12 BERMEO
MARTXOAK 13 BERRIZ
MARTXOAK 23 HERNANI
MARTXOAK 26 ELORRIO
MARTXOAK 27 BARAKALDO
APIRILAK 10 AULESTI
APIRILAK 16 ZORNOTZA
APIRILAK 23 SOPELA
APIRILAK 25 VILLABONA
MAIATZAK 2 LEZO
MAIATZAK 5 IRUÑEA
MAIATZAK 7 TOLOSA
MAIATZAK 16 PASAIA
MAIATZAK 23 ERANDIO
EKAINAK 6 HONDARRIBIA

 

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.