Munduko emakumeen literatura ezagutzeko aukera, Bilbon, martxoaren 2tik maiatzaren 18ra

Munduko emakumeen literatura izeneko tailerra gidatuko du Josune Muñozek, Bizkaiko Foru Liburutegian, martxoaren 2tik maiatzaren 18ra bitarte, asteartero. Izena emateko azken eguna: martxoak 1.

mundukoemakumeenliteratura

Josune Muñozek, Skolastika literatur zerbitzuen sortzailea eta emakumeen literatuaren arloko adituak, tailer bat eskainiko du munduko emakumeen literaturari buruz, Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon. Ikastaroa martxoaren 2an hasiko da, eta maiatzaren 18ra bitarte iraungo du. Asteartero egingo dituzte saioak, 17:30etatik 19:30etara, 2. solairuko hitzaldi aretoan. Izena eman nahi duenak formulario hau bete behar du; izena emateko azken eguna martxoaren lehena izango da.

Tailerrean munduko emakumeek idatzitako testuak landuko dira, euskaraz. Era askotako gaiak landuko dira, besteak beste, amatasunak, haurdunaldia, zapia, dotea edo migrazioak, hainbat generotako testuen bidez (kantak, autobiografiak, ipuinak, eleberriak etab.).

Ikastaroak lau helburu ditu: Mundu-mailako emakumeen egungo egoera politiko-kulturala aztertzea, literaturaren bitartez; eskualde desberdinetako literatura adierazpiderik esanguratsuak ezagutzea; mota honetako literatura irakurtzeko ohitura sortzea edo areagotzea eta literatur iruzkinak egiteko prozedurak lantzea.

Guztira, hamabi saio izango dira, eta hemen ikus ditzakezue edukiak, saioz saio:

1. Aurkezpenaeta sarrera

2. Mila eta bat gau eta Xerezaderen eragin kultural eta literarioa

3. Emakumeak etaerlijioa.Islama:Al-Koran, Sharia eta Sunna. Nire turbantearen sekretua, Forugh Farrojzad

4. Hain hurbil, hain urrun: Magrebeko kulturak: Tunisian girl, Sahararrak

5. Krisiak, gatazkak eta literatura: Gaza Amal

6. Asiako kulturetan zehar bidaiatzen: Txirringaren aienean

7. Pakistan, India, Nepal, etab. Asiako emakumeen istorioak

8. Txinako emakumeen idazkera eta literatura: Nu Shu dokumentala.

9. Japoniako emakumeen literatura eta komikiak: manga

10. Afrikako ahozko literatura: Griott (CD)

11. Afrikako emakumeak bakea eraikitzen: autobiografiak eta Emakume oinutsa

 12. Afrikako emakumeen literatura: Hain gutun luzea.


 

Albiste honen uberan

Josune Muñozekin solasean: «Literatur kritika feminista ez da bere benetako neurrian hartzen»

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.