Larunbatean, pandemiez eta literaturaz arituko dira (H)ilbeltzan

Larunbat hobetan, (H)ilbeltza jaialdiaren urte osoko programazioaren barruan, «Pandemiak eta literatura» izeneko mahai-ingurua eskainiko dute Anjel Lertxundik eta Elixabete Garmendiak, Danele Sarriugarte gidari dutela. Elizondoko Arizkunenea kultur etxean izango da, goizeko 11etan.

hilalabeltz21

Ezohiko urteari ezohiko (H)ilbeltza dagokionez, Baztango literatur jaialdiaren antolatzaileek erabaki zuten, urtarrilean ohiko jaialdia egin beharrean, urte osoan zehar antolatzea literatura beltzari loturiko emanaldiak. Otsailean, adibidez, topaketa antolatu zuten Miren Gorrotxategi idazlearekin, Sotoan gordeak (Txalaparta, 2021) liburuaren harira, eta martxoan, berriz, Hasier Etxeberriaren Damian Arruti pertsonaiaz mintzatu zen Gorka Arrese.

Udaren ostean, martxari heldu diote berriro, eta mahai-inguru bat antolatu dute larunbat honetan, hilaren 18an, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. «Pandemiak eta literatura» gaiaren bueltan arituko dira Anjel Lertxundi eta Elixabete Garmendia, Danele Sarriugarte gidari dutela. Goizeko 11tan izango da saioa.

Ezohiko (H)ilbeltza izan arren, (H)ilbeltza bekak martxan jarraitu du 2021ean ere: Eneko Barbenerak irabazi du aurtengoa, Xukuneatik aldendu ahala proiektua garatzeko. Eneko Barberena aspaldiko konplizea dugu Hitzen Uberanen; esate baterako, Pello Lizarralde eta Xamar elkarrizketatu zituen pasa den ikasturtean. Lehenago ere ezagutu diogu beste nobela bat ere: Afrikanerrak (Elkar, 2019).

E-HKy3HXsAMza4u

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.