Oier Guillanen apalategian

Apalategian atalean, beren liburu kuttunei (eta ez hain kuttunei) buruz galdetuko diegu idazleei hilean behin. Gaurkoan, Oier Guillan. Irudia: Juxe Areta Goñi.

Captura de pantalla 2021-10-01 a las 8.39.50

Gaurkoan, «Apalategian» atalean, gonbidatu berezi bat dakargu: Oier Guillan, antzerkilari, idazle eta poeta oparoa. Metrokoadroka sormen kolektiboko kidea. Uberaneko erredaktorea izan da hasiera-hasieratik, uda honetan utzi duen arte. Mila esker eman diguzun guztiagatik, Oier.

Mesanotxean daukazun liburua: Beti edukitzen dut bat baino gehiago, une honetan hauek ditut: Jed Rasularen Dadá: el cambio radical del siglo XX, Amaiur Epherren Profeten iruzurra, Goizane Aizpuruaren Izarak eta Oscar Mansoren Profundidad de la llama.

Zure bizitza aldatu zuen liburua: Ez dut halakorik, baina bai une jakin batzuetan sakon eragin izan didaten lanak. Memoria atzera samar luzatuta: Albert Camusen Izurria (La Peste), Samuel Becketten Pavesas eta Edurne Rodriguez Muroren Mujeres al rojo vivo, adibidez.

Hainbat aldiz irakurtzen hasi arren, inoiz amaitu ez duzun liburua: David Foster Wallacen La broma infinita (Infinite jest)baina oso argi dut ez dudala etsiko!

Gogotik oparitzen duzun liburua: Virginie Despentesen King Kong teoria (King Kong Théorie).

Haurtzaro edo gaztaroko liburu kuttuna: Haurtzaroan, J.R.R. Tolkienen Hobbita eta Arthur Conan Doyleren Sherlock Holmesen liburuak. Gaztetan, Ernest Hemingwayren Islas en el golfo (Islands In The Stream) eta James Joyceren Hilak (The dead) narrazioa aipatuko nituzke.

Zuk zeuk idatzi nahi izango zenukeen liburua: Klasikoen artean, Heiner Mullerren Hamletmaschine; duela gutxi, Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek Minanekin egin duten elkarlanak ere kolpatu egin nau, testuaz gain liburua egiteko moduak berak.

Negar eginarazi dizun azken liburua: Negar ez dut oraintxe gogoan, baina sakon hunkitu, adibidez, Kattalin Minerren Moiok.

Barre eginarazi dizun azken liburua: Jon Gerediagaren Dama.

Inoiz irakurri ez izanaz lotsatzen zaren liburua: Tira, lotsatzea esatea agian asko da, baina J.D. Salingerren Zekale artean harrapaka (The Catcher in the Rye).

Aldarteak aldarte, sekula hutsik egiten ez dizun liburua: Julio Cortazarren Rayuela.

 

This entry was posted in Albisteak, ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.