Jon Miner eta Jose Luis Otamendi

Jon Minerrek Jose Luis Otamendiren poema bat musikatu du, Erlojuen mekanika (Susa, 2007) liburuan topa dezakezuen ‘Lehoinabar burgestua’.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

LEHOINABAR BURGESTUA

 

haginlari herri batean bizi naiz

ez geure ahoa beste banderarik

ez demaseko itxaropenik

bada hilerri bat urtaroen lekuko

eta euria kristalaren kontra

garbitzen duten autoaren eskuilak

 

harlauza bustiak zanpatuz egiten dut lanerako bidea

jende ezaguna adeitsu agurtuz

eta etxera heltzen naizenean

botako ditut giltzak mahai gainean

erantziko ditut kaleko arropak

eta jarriko naiz ordenagailu aurrean

 

gogorra izan da! diot

lehoinabar arin zauritu bat gehiago

besterik ez naiz orain

hileko soldata garaiz helduko zaion kezkarekin

 

Jose Luis Otamendi, Erlojuen mekanika

This entry was posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Comments are closed.