Ihes ederra katalanez

Alberdaniak kaleratu du La bella fugida izenburupean

Atzo aurkeztu zuten Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutiaren Ihes ederra eleberri grafikoaren katalanezko bertsioa (La bella fugida, Alberdania) Bartzelonan, eta gaur gauza bera egingo dute Gironan. 2009an ikusi zuen argia Ihes ederrak, 2010ean La bella huidak eta orain La bella fugidak. Ihesa hizkuntzak ikasten ari da.


Sinopsia:
Argazkilari baten eta irakasle baten egunerokoa da irudi-eleberri hau. Istorioa egungo Euskal Herrian dago kokatua, azken berrehun urteak Frantses Errepublika Federalean daramatzan errealitate batean. Komikiaren gai nagusiak monogamia, maitasuna, sexua, geopolitika, eta historiaren aldakortasuna dira, Joanes Apaolaza protagonistak kontatuta. Ironia da nagusi politikari dagokionean. Joanesek Ebroko Gune Neutralera egingo du bisita, Baionan Euskal Irauna eskuin-muturreko alderdiko buruarekin bat izanen da, altermundialisten mitin erraldoian ere argazkiak aterako ditu.
Liburuari egindako kritikak
Alain M. Urrutiari eta Hedoi Etxarteri Testuketanen egindako irrati-elkarrizketa

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>