Manuel Bandeira, ‘pneumotorax’ esan zuen poeta

Joseba Sarrionandiak euskaratu zituen bere poemak “Manuel Bandeira. Antologia” liburuan

Manuel Bandeira ekarri digu berriki gogora Armiarmak emailuetan. Joseba Sarrionandiak euskaratu zituen bere poemak Manuel Bandeira. Antologia (Pamiela, 1999) liburuan, lehenago bakan batzuk Hezurrezko xirulak (Elkar, 1991) bilduman jasoak bazituen ere. Bandeira izan zen, besteak beste, ‘pneumotorax’ hitza poema batean sartzeko gai izan zen poeta.



Mingarria da ‘pneumotorax‘a, eta uste duguna baina ohikoagoa. Bat-batekoa denean jende altu, gazte eta argalari sortzen zaio, airezko burbuila birikak puzteko behar duen lekua oztopatzen. Ospitaleetan oinarritutako edozein telesailaren amua irensten duen edonork entzungo du behin eta berriz ‘pneumotorax’ hitza, baina poesia zaleak ez du sarriegi topatuko.
Manuel Bandeirak gaztetatik pairatu zituen biriketako gaitzak. Hogeita bost urte inguru zituelarik medikuek ez zioten bizi itxaropen luzerik iradoki, eta zorionez ez zuten asmatu. ‘Apoak‘, ‘Gau hila‘ edo ‘Jaime Ovallerentzat bakarrik poema‘ bezalako ale ederrak idatzita hil zen Bandeira, 82 urterekin.
Gaixotasunek eta ospitaleek utzi zuten arrasto sakonik Bandeiraren biografian, ‘Gaztaroa suntsitu zion eritasunak poema asko kutsatu zizkion heriotzaren larritasunaz: Eu faço versos como quem morre’ azaldu zigun Sarrionandiak liburuaren hitzaurrean. Ospitale batean ezagutu zituen hain zuzen ere Paul Eugène Grindel (Paul Eluard), Hélène Diakonova (Gala) eta Charles Piker poeta gaztea, 1913an Suitzako Cladavel sanatorioan.
Ez dirudi erraza ‘pneumotorax’ bezalako hitz bat poesiarekin elkartzea, baina Bandeirak bazuen horretarako eta gehiagorako gaitasun-umorerik, titulu hori bera daraman poema horren lekuko:
Izan zitekeen eta izan ez den bizitza osoa.
Eztulka, eztulka, eztulka.

Informazio gehiago:
Manuel Bandeira. Antologia osorik Euskarari ekarriak webgunean.

This entry was posted in Amuak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>