Jexuxmai Lopetegi eta Joseba Sarrionandia

Jexuxmai Lopetegi (Zarautz, 1956) musikaria Akelarre taldearekin (1985-1993) eta Kepa Junkerarekin (1994-95) ibili izan da lanean. Bakarkako bost disko kaleratu ditu Jexuxmai & Noizbehinka izenarekin, azkena Izar Uxo (2009). Aingura honetan Joseba Sarrionandiaren Ez gara gure baitakoak liburuko ‘Paisaia intimoa’ testua musikatu du.

Portu zaharra eta, uhainen artean

portua baino zaharrago dirudien bafora portura arribatzen.

Aidean hiruz-palau kaio biraka.

 

Neu naiz bidaia luzearen ondoren portura sartzen ari den bafora, neu naiz uhainak, neu naiz portua, neu naiz hirulau kaio horietatik bakoitza.

Eta nasan ni naizena leku desberdinetatik soegiten duena naiz. Eta enetaz erreparatzen ez duena ere banaiz.

Eta agian, ez naiz ene baitakoa.

This entry was posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.