Martxel dut izena, eta hala izango da beti

Gaur poesiaren eguna dela diote, baina guk ez dugu egutegietan bilatu. Liburuetan dago poesia, eta baita ere kantetan, oholtzan, prosan… Horregatik, gaur Martxel Mariskalen hitzak ekarri nahi izan ditugu amu honetara, eta haiekin Ezekiel antzezlana izan zenaren oihartzuna.




Martxel Mariskal Beti Mugan taldean ezagutu genuen, besteak beste ‘Ez gera inoiz asetuko, Jack Kerouac non ote dago’ abesten zutenean. Bidean zegoen Kerouac, edo agian haren ezlekuetan. Gerora entzun ditugu Mariskalen hitzak beste ahotsetan, Dut eta Lisabo taldearenetan besteak beste.
Mariskalek hitzarekin duen harremanak segida izan zuen nobela batean ere: Hiru argitaletxeak kaleratu zuen Me llamo Ezequiel y así será siempre gazteleraz, 2002an.
Euskaraz ezagutu genuen askok nobela horren antzerkirako moldaketa: Antzerkiola Imaginarioa taldeko Ander Lipus eta Miren Gaztañaga Sagarroi musika taldearekin elkartu ziren oholtzan. Emanaldi berezia zen hura, biluzia eta zuzena, zeinean bat egiten zuten antzerkiko eta kontzertuetako zirrarak. Sagarroiko kideek moldatu zuten euskaraz liburuaren arima, Antzerkiolakoek egokitu zuten testua antzerkiaren beharretara: testu honen amaieran topatuko duzue atxikirik osorik.
Liburuan aipatzen den kanta batekin hasi zuten Ezekielen emanaldi bakoitza: Leonard Cohen-en Hallelujah, Jeff Buckley-ren ahotsean.
Kanta horrekin amaituko dugu guk ‘estekortaje’ hau:

This entry was posted in Amuak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>