Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa

Urriaren 26an amaituko da lanak aurkezteko epea

Sortzaileen artean sona handia duen lehiaketa da. Iazko edizioan, guztira 1.498 idazlan aurkeztu ziren. Atera kontuak. Sariak potoloak dira eta horrek ere zerikusirik izango du. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXX. edizioa uztailean iragarri zenez, albiste honetan jaso ditugu lehiaketan partehartzeko xehetasunak. Gogoan izan urriaren 26an amaituko dela partehartzeko epea.

10.000 euro baino gehiago banatuko dira sarietan. Lehen saria eskuratzen duenak 3.500 euro poltsikoratuko ditu. Accesit-a eskuratzen duenarentzat, ordea, 1.750 euro. Gaztelaniazko ipuinen lehiaketan ere, beste horrenbeste banatuko dute.
Duela ia hiru hamarkada martxan jarritako lehiaketa honen bitartez, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak literatur sorkuntza sustatu eta, aldi berean, Gabriel Arestiren irudia eta lana ezagutarazi nahi ditu.
Aipatu den moduan, lehiaketa honetan euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako ipuinak aurkeztu daitezke, baina ez itzulpenik onartzen.


Gaia, librea

Ipuinen gaia librea izango da eta jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketan saririk jaso gabeak izan beharko dira.
Gehienez ere 15 orrialde izango dituzte, espazio bikoitzean, eta alde bakarretik idatziak.
Ipuinak Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailean aurkeztu beharko dira edo bestela posta arruntez edo www.bilbao.net webgunearen bitartez bidali beharko dira urriaren 26a baino lehen. Hauxe esteka: Gabriel Aresti XXX. Ipuin Lehiaketa 2012. Oinarriak, dena den, www.bilbao.net webgunean kontsulta daitezke.
Iazko edizioan, Inazio Basterretxea Polok irabazi zuen euskarazko lehiaketa, “Berunezko iretargia quilates baporean” lanarekin. Gaztelaniazkoan, Mariano Quirós gailendu zen, “Cazador de Tapires” ipuinarekin.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.